Elorrioko EAJ-PNV-k energiaren aurrezpenaren aldeko apustua egiten du, ingurunea babesteko oinarri gisa

Joseba Mujika Elorrioko alkatetzarako EAJ-PNV-ko hautagaiak adierazi duen bezala, proposamenen artean, udal eraikinetan %15 aurrezteko aukera emango duen sistema ezartzea, ikastetxeetan Euronet 50/50 egitasmo europarraren ezarpena bultzatzea eta CO2 isurpenak murrizteko “Alkateen Hitzarmenarekin” bat egitea daude

Elorrioko EAJ-PNV-k energiaren aurrezpenaren aldeko apustua egiten du, ingurunea babesteko oinarri gisa  13Maiatzak
2015
2015 MaiatzaK 13 |
Bizkaia

PARTEKATU

 

  • Joseba Mujika Elorrioko alkatetzarako EAJ-PNV-ko      hautagaiak adierazi duen bezala, proposamenen artean, udal eraikinetan %15 aurrezteko aukera emango duen      sistema ezartzea, ikastetxeetan Euronet 50/50 egitasmo europarraren      ezarpena bultzatzea eta CO2 isurpenak murrizteko “Alkateen      Hitzarmenarekin” bat egitea daude
  • Horrez gain, Zumelegi ibaia berreskuratzeko lanean      jarraitzea eta hiriguneetan 5. edukiontzia eta landa      guneetan auto-konpostajea ezartzea be proposatzen da, beste gai batzuen      artean

 

Elorrion, 2015eko maiatzaren 13an.- EAJ-PNV alderdiak ingurumen alorrean gauzatu gura dituen proposamenak energiaren aurrezpenean zentratzen dira batez ere. Horretarako, hoberena eredugarri izatea da: udal eraikinetan energiaren kudeaketarako sistema ezartzea proposatzen da, kontsumoak monitorizatuz eta kontratatutako potentziak egokituz %15 aurrezteko.

Ildo horretan, EAJ-PNV-k txikienak energiaren erabilerari buruz kontzientziatzearen aldeko apustua egiten du, EURONET 50/50 egitasmoaren ezarpenari laguntza emanez. Egitasmo horrek, energia aurreztu eta, aldi berean, euren ikasleen artean horri buruzko mezua zabaldu gura duten Europako ikastetxeak biltzen ditu. Europako eremu horren barruan, 2020. urterako CO2 isurpenak %20 murriztea bilatzen duen “Alkateen hitzarmenarekin” bat egitea be proposatzen da.

Beste alde batetik, Joseba Mujika Elorrioko alkatetzarako EAJ-PNV-ko hautagaiak adierazi duenez, “zaharberritze iraunkorra bultzatuko dugu, sektore horretan lan egiten duten herriko enpresen eta gremioen arteko jarduera ekonomikoa berrindartzeko aukera gisa. Horrez gain, %60 arteko hobariak aplikatuko ditugu eguzki energiaren aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako sistemak sartzen dituzten 2005. urtea baino lehenagoko eraikuntza lanetan, instalazioetan edo obretan”. Horrez gain egungo argien ordez led argiak jartzeko plan bat aurrera eroateko beharra be planteatzen da.

 

Kudeaketa iraunkorra

Elorrio udalerri berdea da, eta horrela, EAJ-PNV-k paisaia horri eusteko lan egin gura du. Horretarako, Zumelegi ibaiaren berreskurapenean lanean jarraitzea, “Elorrioko egote guneen ingurumen erosotasunaren inbentarioa egitea eta horiek hobetzeko erronkak eta aukerak identifikatzea”, Aste Berdea finkatzea, eta ingurumen alorreko hezkuntza sustatzea proposatzen du.

Horrez gain, Mujikak adierazi duenez, “kaleen garbiketa, kartelak jartzea, zarata mailak, obra hondakinen bilketa… araupetuko dituen ordenantza onartu gura dugu, eta baita maskoten gorozkiak DNA bitartez identifikatzeko sistema aztertzea ere”.

Proposamenaren barruan hiriguneetan 5. edukiontzia eta landa guneetan auto-konpostajea ezartzea be aurreikusten da, eta baita Naturbideak egitasmoa konektibitate biologikorako, mugikortasun iraunkorrerako eta aire libreko aisiarako azpiegitura gisa amaitzea be.

Interesatu Zaitez