Mari Carmen Urbietak EAJ-PNVren call centerrean parte hartu du leioaztarrei entzuteko

EAJ-PNVren Leioako Alkategaia den Mari Carmen Urbietak, herriko boluntarioekin batera, Euzko Alderdi Jeltzaleak bizkaitarrei jeltzaleen egitasmoa aurkezteko prestatu duen dei-gunean, call centerrean, parte hartu du.

Mari Carmen Urbietak EAJ-PNVren call centerrean parte hartu du leioaztarrei entzuteko 08Maiatzak
2015
2015 MaiatzaK 08 |
Berria

PARTEKATU

Herri partaidetza eta entzute aktiboko sistema honekin, EAJ-PNVk hiru helburu handi lortu nahi ditu. Alde batetik, bizkaitarrei ezagutzera eman hurrengo lau urteotako prestatutako programaren ildo estrategikoak. Bestalde, legealdi honetan betetako egitasmo eta ekimenen berri eman nahi da. Eta azkenik, herritarren informazio eskaerak, iradokizunak eta balorazioak jaso nahi dira udal edo foru esparrura, egoki den lekura, eramateko.

Interesatu Zaitez