Neurriak hartzea eskatzen dugu Monseko kiroldegiko pistak erabiltzea galarazten duten arazoen aurrean

Neurriak hartzea eskatzen dugu Monseko kiroldegiko pistak erabiltzea galarazten duten arazoen aurrean 14Azaroak
2014
2014 AzaroaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak interpelatu udal Gobernua honek har ditzan behar diren neurriak Intxaurrondoko Monseko kiroldegiko pistetan burutzen diren kirol jarduerak (paddlea eta tenisa) egoki egitea galarazten duten itoginak konpontzeko. “Zoritxarrez Monseko itoginen arazoa ez da inondik inora berria, baina azken aldi honetan areagotzen ari da eta hartzen ari da Donostia bezalako hiri batean nekez onartu daitekeen maila. Une hauetan euri egun bat ateratzeak itoginen urak paddleko sei pistetatik lau eta teniseko hirurak erabilezin bihurtzea dakar eta, ulertzekoa denez, horrek erabiltzaileei kalteak eta egonezina sortzen dizkie”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Martín Ibabek.

”Benetako arazoa Monseko kiroldegiak 20 urte dituela eta erabateko berritzea behar duela da. Txoten batek zehazten duenaren arabera, hori egiteak 90.000 euroko kostua luke. Bitartean begi-bistakoa da egin ari diren partxeoak, hala nola euria ari duenean ura biltzeko bandejak jartzea, ez direla funtzionatzen ari. Itoginak berriro azaltzen dira eta euri egunetan Monseko pistak ezin dira ia erabili”, adierazi du zinegotzi jeltzaleak.

“Begi-bistakoa da Donostiarena bezalako klimatologia duen hiri batean ez dela onargarria euri tanta bat bota orduko erabili ezin diren kirol instalazioak edukitzea. Gaur arte, partxeoek eta unean uneko konponketek ez dute esperokoak ziren emaitzak eman eta munta handiagoko konponketak egiteko garaia iritsi da, arazo handiagoak eduki arte itxaro gabe. Gobernuak buru-belarri hartu behar du udal kirol instalazioen mantenua”, amaitu du Ibabek.

Interesatu Zaitez