EAJ-PNVk Twitter-eko kontu bi biak bateratu eta edukiak berriztatu ditu

EAJ-PNVk Twitter sare sozialeko @eajpnv kontu bakarraren bidez zabalduko du aurrerantzean, nazio esparruan sortuko duen informazio guztia. Talde jeltzaleak sare sozial honetan bateratuko ditu orain arte Hegoaldeko herrialdeetako hizkuntza ofizial bietan mantendu izan dituen kanal biak.

EAJ-PNVk Twitter-eko kontu bi biak bateratu eta edukiak berriztatu ditu 23Irailak
2014
2014 IrailaK 23 |
EBB

PARTEKATU

Kontu berri honetan, sare sozialeko erabiltzaileek EAJ-PNVren web orrialdean agertzen diren albisteetarako estekak aurkitu ahalko dituzte. Horrez gain, Alderdi abertzaleko herri eta barne kargu eta herri ordezkari nagusien blog eta guneetarako estekak , kalitate handiko argazkiak, ekitaldietako bideoak, agenda eta egitarauak eta adierazpen politikoak eskainiko dira.

EAJ-PNVk gardentasunarekin eta hiritarren parte hartze eta lankidetzarekin duen konpromiso irmoa berriztatzen eta indartzen du, hau da, gizartearen aldetik egon daitezkeen eskariak eta herritarrek izan ditzaketen kezkak eta ardurak ezagutzeko interesa, eta erantzunak eta proposamenak eskaintzeko duen konpromisoa, EAJ-PNV sortu zenez geroztik, 120 urte hauetan egin izan duen moduan.

Interesatu Zaitez