Gogorregi konpartsak atzo eman zituen Gogorregi Sariak. Aurten TeleBilbaok, Bizkaiko hiriburuko toki telebistak, saria jaso du “orain dela urte asko hasitako ibilbide paraleloagatik”. EAJ-PNVko Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak, Itxaso Atutxak, plaka bat eman zion Bilboko telebista-katearen zuzendaria den Enrique Camposi, konpartsaren izenean.
18Abuztuak “Ohorea da Bilbogatik eta Bilborentzat lan egitea” adierazi zuen Camposek.
Ekitaldian EAJ-PNVko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria den Andoni Ortuzar, Bilboko alkatea den Ibon Areso eta Bilboko udaleko zinegotziak diren Itziar Urtasun, Sabin Anuzita eta Jone Unzueta egon ziren, besteak beste.