Durango "adineko pertsonekin adeitsuak diren hirien nazioarteko sarea" izenekoaren barruan

Durango herria dago "Adineko pertsonekin adeitsuak diren hirien nazioarteko sarea" izenekoaren barruan. Sare honetan 26 herrialde ezberdinetako 210 kide daude. Bizkaiko herri hau sare honetan dagoen bigarren udalerria da, eta OMS erakundeak proposatutako egitasmoa garatzen du eta hiriak eta elkargoak adineko pertsonen ikuspuntutik begiratzea proposatzen da adinekoekin adeitsuagoak izateko moduak eta bideak identifikatzeko.

Durango 01Uztailak
2014
2014 UztailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Durango sare honetan sartu da iragan urteko martxoan adineko pertsona batzuen  eta udal teknikarien artean hasitako lan parte hartzailea abiapuntu hartuta. Egitasmoa Durangoko Udaleko Gizarte Ekintza Departamentuak   (Adinekoen Arloa)  eta Deustuko Unibertsitateak bultzatu dute. "Zahartze aktiboaren paradigmaren inguruan sortzen da  osasun,parte hartze eta segurtasun aukerak hobetzeko prozesutzat hartuta, eta pertsonak zahartzen diren heinean beren bizitza kalitatea hobetzeko helburuarekin" (OMS, 2002).

  Gai honetan interesatutako pertsona guztiek informazio zabalagoa eskuratuko dute http://www.durango-udala.net/ciudadamigable web gunean, eta egitasmoan parte hartzeko aukera izango dute zeinen bidez 8 esparru aztertuko diren: aire libreko esparruak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, gizarte parte hartzea, errespetua eta gizarteratzea, hiritarren parte hartzea eta enplegua, komunikazio eta informazioa, erkidegoaren zerbitzuak eta osasun zerbitzuak.

Interesatu Zaitez