Andoni Ortuzarrek Durangon gaitzetsi du Euskadiren eta EAJren irudia desitxuratzeko ahalegina, langabezia-tasaren estatistikak nahastuz: “Gure pausoa motelagoa da, baina seguruagoa eta irmoagoa”.
“Isilarazi nahi bagaituzte, entzun egingo gaituzte”. Iñigo Urkullu lehendakariak mezua luzatu die haserre bizian jarri direnei, maiatzaren 1ean, Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentearekin bildu izangatik. Izan ere, bi erakundeen arteko bilera normaltasunez hartu beharra dago, baina, ordea, baten batzuek erabili nahi izan dute beldurraren mezua berriro agertzeko Euskadiko eta Kataluniako aldarrikapenen aurka.
Goizean Durangon egindako ekitaldian, Urkulluk argi eta garbi hitz egin du. “Duela astebete Artur Mas presidentearekin batzartu nintzen. Europarako Kolazioaz baino gehiago mintzatu ginen. Ipar berbera dugu, eta… Zer jasotzen dugu Hegotik? Zer jasotzen dugu PP eta PSOEtik? Gernikako Estatutua betetzeko erresistentzia, Estatus Politiko Berriari ezetza; Kataluniako Estatutuari ezetza; euskal eta katalanen galdeketari oztopoa… Elkarrizketari atea ixten diote, eta gure artean ez hitz egitea oztopatzen dute. Mas-Urkullu bilera bat eta urduri daude. Zer nahi dute? Gu isilaraztea? Isilarazi nahi bagaituzte, entzun egingo gaituzte. Hau da unea ozenago hitz egiteko, gure ahotsa Bruselara eta Estrasburgora eramateko. Argi eta garbi esateko: Euskadi gehiago, Europa Berrian. Euskadi, Europako nazioa”, esan du Urkullk Ezkurbi enparantzan elkartu diren EAJko ordezkariak, afiliatuak eta zaleak.
Andoni Ortuzar EBBko presidenteak gogoratu du enplegua eta ekonomiaren suspertzea direla EAJren helburu nagusiak bere ekintza politikoan, bai Bruselan bai Durangaldean. Ortuzarrek onartu egin du egoera korapilatsua dela, baina EAJrekin fidatzeko eskatu die gaur aurrean zirenei, “ez baitiogu inoiz Euskadiri huts egin”, eta langabezia-tasaren estatistikak nahasten dituztenen gezurrak ez sinesteko eskatu die, Euskadi hondamendian islatu nahi dutelako Espainiaren oparotasunaren aurrean. “Gerta ez dadila Jerezeko zaldiaren irteera eta Mantxako astoaren balaztada. Guk idiak zapaltzen duen tokitik pausoa ematen dugu. Gure pausoa motelagoa da, baina seguruagoa eta irmoagoa. Gauzak ondo egiteko beharra dugu, baina ez edonola. Ez da komeni arrautza guztiak saski berean jartzea, Espainiak adreiluarekin egin zuen bezala. Euskadik bere etorkizuneko apustuak dibertsifikatu ditu: aeronautika, bioteknologia, nanoteknologia, sormena, manufaktura, baita turismoa ere… aukera zabala da, baina gure benetako motorrean sinesten jarraitzen dugu: industria. Eta industrian lanpostuak sortzeko denbora behar da. Horregatik, Urkullu lehendakariaren gobernuak abian jarri du enplegu plan bat, 32.000 zuzeneko lanpostu sortzeko eta beste 135.000 lanpostuei eusteko. Ez etsi. Ez galdu ilusioa. Euskaldunok ez dugu amore ematen. Irtenbidea dago. EAJrekin fidatu”.
Izaskun Bilbao Europar Hauteskundeetarako hautagai jeltzaleak euskaldunei euren botoa eskatu die EAJk proposatzen duen hurbiltasun eredua bermatzeko, Europan Euskadiren interesak defendatzen dituen eredu bakarra delako. “Gure ereduak Euskaditik europar egitasmoen alde egitea ahalbidetzen du, ‘Euskal Y-a’ bezala, Estatuen interesa duten baino intentsitate handiagoarekin; hain zuzen ere, hauteskundetarako interesak izan ohi dira. Horregatik, Europari dirua eskatzen diote Castelloko aireporturako. Edo ezertarako balio duten azpiegituretan inbertitzen dute”, salatu du Bilbaok.