EAJ-PNVk Gorka Urtaran aukeratu du Vitoria-Gasteizeko alkatetzarako hautagai

Gorka Urtaran Agirrre Vitoria Gasteizko udalean EAJ-PNVren udal taldearen oraingo bozeramaile dena aukeratu dute Vitoria Gasteizeko Alkatetzarako hautagai. Izendapen prozesuan parte hartu duten lau Uri Erakundeek aho batez aukeratu dute Gorka Urtaran EAJ-PNVk 2015eko uri hauteskundeetarako eramango duen zerrendaburu. 2007-2011 legegintzaldian EAJ-PNVren prokuradore izan zen Arabako Batzar Nagusietan .

EAJ-PNVk Gorka Urtaran aukeratu du Vitoria-Gasteizeko alkatetzarako hautagai  08Apirilak
2014
2014 ApirilaK 08 |
Berria

PARTEKATU

Emaitza ezagutu ondoren, Gorka Urtaranek Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikideek adierazi dioten konfiantza eskertu du. Urtaranek bere konpromisoa adierazi die "ez bakarrik EAJren alderdikideekiko,baizik eta  hiritargo osoarekin". Aditzera eman duenez "ahalegin guztiak egingo ditut Udalak hiritargoarekin dituen harremanak goitik behera aldatzeko, Udala ez dadin hiritarrentzat arazo izan, zoritxarrez gehiegitan den bezala, baizik eta arazoak konpontzeko laguntasun eta eskariak bideratzeko bitarteko izan dadin".

Hauteskunde prozesu osoan, Gorka Urtaran gasteiztarrarena izan da alkatetzarako proposatu den izen bakarra.

Vitoria-Gasteizen duela 40 urte jaioa, Gorka Urtaran Soziologia lizentziatua da EHU/-UPV unibertsitatean eta hirietako soziologia eta soziologia politikan espezializatua da. Migrazioetan aditua (EHU-UPVko graduondoa) eta ikasketa aurreratuak egin zituen "Gobernua eta azterketa politiko alderatuak" doktorego tesiarekin.

Ezkondua da eta hiru seme ditu. 2011 urtetik hona Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal  taldeko bozeramailea da. Karrerako funtzionarioa da Vitoria Gasteizeko Eskuartze Sozialeko departamentuan eta eszedentzia egoeran dago gaur egun  

Ahots kortea

Interesatu Zaitez