Anne Etchegoyenek arrrakasta handia lortu du euskaraz abestuz

Bere abestiekin denak hunkitu gaituen emakume gaztea Errazuko emakume nafarraren alaba da, Baztan bailarako herri txikikoa, zortzi urte zituelarik umeen abesbatzan sartu zena. 25 urte geroago,Anne Etchegoyenen ahots alaiak Paris konkistatu du "Hegoak" , Mikel Laboaren ( 1934-2008) "Txoria Txori" ezagunaren bertsioarekin. Anne Saint-Palaisekoa da jaiotzez eta arrakasta handiak lortu ditu gaztelaniaz,frantsesez eta euskaraz.

Anne Etchegoyenek arrrakasta handia lortu du euskaraz abestuz 01Urtarrilak
2014
2014 UrtarrilaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Bere azken lana  ‘Les Voix Basques’ (Euskal ahotsak) izenburukoa da eta "Hegoak" abesti hau dago beste batzuen artean. Urrezko Diskoa izan da Frantzian, 60.000tik gora kopia egin dira, kopuru benetan harrigarria euskarazko abestiekin eginiko disko bat izateko, 65 milioi pertsona bizi diren herrian oso lurralde txikian hitz egiten den hizkuntzan, hain zuzen. Disko hau France 2  telebista nazionala moduko zerrendetako lehen tokietan izan da. 

Interesatu Zaitez