Gaur hasiko da Gaztepolis udazkeneko unibertsitatearen bosgarren edizioa

Gaur bertan hasiko dira "Ekintzailetza eta gazteen emantzipazioa giza garapenaren zerbitzura" izenburupean, Gaztepolis Gazte Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak urriaren 14 eta 16an Bilboko Goaz Museum-ean egiteko antolatu dituzten jardunaldiak.

Gaur hasiko da Gaztepolis udazkeneko unibertsitatearen bosgarren edizioa 14Urriak
2013
2013 UrriaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Gaztepolis elkartea Bizkaiko Gazteei formakuntza esparru berria eskaintzeko helburuarekin sortu zen, eta besteak beste jorratuko ditu enpleguarekin lan harremanekin eta hezkuntza ereduarekin zerikusia duten gaiak. Aurtengo Jardunaldietan esparru publiko zein pribatuko adituek eta pertsona ezagunek hartuko dute parte, eta egun bakoitzean gai bat aurkeztuko da eguneko ezbaiari eta lanari bidea emateko.Jarraian, mahai inguruetan gai bakoitza ikuspuntu ezberdinetatik jorratuko da.

Gaur, lehen jardunaldi honetan, Koldo Saratxaga NER elkarteko buruak  "Enplegua sortzerik badago harreman molde berrietatik abiatuta" izenburuko hitzaldia eskainiko du, eta ondorengo mahai inguruan izango dira CEO HermeneusekoEduardo Elorriagaeta Itxaso Andueza Euskadiko Gazte Kontseiluko presidentea.

Asteartean,Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailburuak euskal eredua azalduko du, eta mahai inguruan  Itzarri Consulting-eko Koikilik, Carlos Polo, NTS Mobile eta Doocuments-en sortzaileak eta Tazebaez Junior enpresako ordezkariek baloreez,nortasunaz eta autoenpleguaz  jardungo dute .

Asteazkenean Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko diputatuak "Herrialde eta udal esparrua" gaiaz hitz egingo du. Osteko mahai inguruan, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendari Gorka Martinezek eta Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendariak  hartuko dute parte.

Jardunaldietan gazteei ekonomia global aldakorrean ematen zaizkien aukera berriak aztertuko dira, eta formakuntzaren eta ekintzailetzaren garrantzia azpimarratuko da oraingo egoera ekonomiko latzari aurre egiteko bidea delakoan. Ekimen pribatuaren ikuspuntu orokorra eskaintzeaz gain,erakunde publikoen egitekoa ere aztertuko da egitasmo berritzaileak babesteko duten egitekoak azpimarratuz, eta jarduera berrien garapenean toki esparruak duen garrantzia gogora ekarriz.

Jardunaldietan parte hartzeko matrikula doakoa da  eta aukera askeko kreditua lortzeko aukera ematen du

Interesatu Zaitez