Urkullu: “Euskadi aurrera aterako dugu, hori da nire konpromisoa”

Eusko Alderdi Jeltzalearen EBBren presidente eta lehendakaritarako hautagaiak, Iñigo Urkulluk 2012ko Alderdi Egunean, milaka alderdikide eta lagunen aurrean adierazi du, “Euskadi-ren norabidea eta etorkizuna jokoan daudela. Aurrera edo atzera egingo dugu. Guri dagokigu erabakitzea.

Urkullu: “Euskadi aurrera aterako dugu, hori da nire konpromisoa” 30Irailak
2012
2012 IrailaK 30 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

"Euzko Alderdi Jeltzalea-k Herri honengan sinesten du. Arrotasunez begiratzen dugu gure iragana. Umiltasunez-apaltasunez begiratzen dugu etorkizuna, baina, era berean, gure proiektuan erabat sinestuta. Euskadi-n sinesten dugu, gure etorkizunean sinisten dugu”. “Euskadi aurrera aterako dugu,  hori da nire konpromisoa”, hitz eman du.

Iñigo Urkulluk ziurtatu du Euskadik aurrera egingo duela “elkarturik. Hori da gure helburua, norabidea, nahia eta betebeharra. Herri honetan sinesten dugu. Euskadi aurrerakoian. Europa-ko beste Nazioen pare jarriko duguna. Guk jorratuko dugu gure Herriaren bidea. Etorkizun berria landu eta lortu. Bakean eta askatasunean etorkizuna geurea da”, esan du.

Amaitzeko Urkulluk ohartarzi du “ondo ikasi dugula oparirik ez dugula jasoko. Guk egin behar dugu bidea. Guk jarri behar ditugu kartelak. Guk konbenzitu behar dugu jendea. Etorkizuna gure esku dago. Hori da gure indarra. Etorkizuna irabazi behar dugu”.

Interesatu Zaitez