Enpresariek Eusko Jaurlaritza indartsua eskatzen dute, eta hauteskundeak aurreratzearen aldeko agertu dira

Euskal enpresariak hauteskunde autonomikoak aurreratzearen aldeko agertu dira, Patxi Lopez oraingo Lehendakariaren gobernuaren ahultasuna eta egoera ekonomiko konplikatua kontuan hartuta, hauteskundeak hasiera batean datorren urteko martxorako aurreikusten diren arren. Confebask euskal enpresarien erakundeko arduradunentzat, eta ikuspuntu ekonomikotik aztertuta, “ garrantzitsua da Eusko Jaurlaritza indartsua” izatea “ Herri hau albait arinen egoera honetatik ateratzeko” esan du Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak.

Enpresariek Eusko Jaurlaritza indartsua eskatzen dute, eta hauteskundeak aurreratzearen aldeko agertu dira 02Uztailak
2012
2012 UztailaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Hauteskundeak aurreratzea espresuki eskatu gabe, Confebaskeko arduradunek argi utzi dute hauteskundeetara jo beharra dagoela ahalik eta Eusko Jaurlaritzarik indartsuena lortzeko. Hori argudiatzeko, eta oraingo egoera ekonomiko zailari begira esan dute EAEk 2013 urterako aurrekontu egokia beharko duela.

 Miguel Angel Lujuaren esanetan, hurrengo euskal aurrekontua   “ teknikoki zaila egiten” izango dela  “ gobernuak alde batekoak ala bestekoak izan”. Kontu zorrotzak izan beharko dute ohiko gastuetan “ alderantziz ez baitugu krisialditik irteterik izango”. Hori dela eta, Confebaskeko presidenteak Patxi Lopezi eskatu dio “ egoerari adorez ekin diezaiola eta  epe ertain eta luzean pentsatuta egin dezala” .

Euskal enpresariak ez daude oso pozik Eusko Jaurlaritzak gastu publikoaren kontrolaren inguruan egin duen gestioarekin, PSEren Exekutiboak zorpetzea igo duelako ohiko gastua finantzatzeko, euskal ekonomia dinamizatzeko inbertsio egitasmoak egin beharrean. Lujuak kritikatu duenez, hori pentsaezina da etxeko ekonomia batean.

Confebaskek bestelako zerga planteamendua egin du PSEk  Eusko Jaurlaritzaren bidez edo Bilduk Gipuzkoako Aldundian defendatzen dutenarekin alderatuta.  Confebask erakundearentzat, euskal zergak, Sozietateen gaineko Zerga eta Aseguru Sozialari egiten zaizkion ekarpenak europar batezbestekoaren gainetik daude, eta herrialde handiekin konparatuz, Frantziakoaren azpitik dago. Ondorioz, ezohiko zerga neurriak eskatzeaz gain, Sozietateen gaineko Zerga erreformatzea eskatu du tipo orokorra % 24ra beheratzeko eta ETEetarako tipo murriztua ezartzeko.

Interesatu Zaitez