Urkullu: “Lehendakariari exijitu nahi diogu Legebiltzarrean konfiantza neurtzeko galdera egin dezala”

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk gaur PSE eta PPren itun hausturari buruz adierazi duenez, “Lopezek argi utzi behar du Eusko Legebiltzarrean zenbat babes dituen eta Legebiltzarra da PPk esateko duena entzun behar duena. Euskal gizarteak argitasuna exijitzen du; Lehendakariari exijitu nahi diogu Legebiltzarrean konfiantza neurtzeko galdera egin dezala”.

Iñigo Urkullu, EAJ-PNV 07Maiatzak
2012
2012 MaiatzaK 07 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Urkulluren aburuz, “Euskadik egoera azaltzea eskatzen du, pairatzen dugun krisialdi ekonomikoaren aurrean, eta ekin beharko diogun normalizazio politikorako bidean. Ahultasuna zegoen lehendik ere, itunaren beraren ahultasunagatik; gaur egun, egoera jasanezina da. Eta hiru urteren ondoren ez du balio EAJri erregurik egitea”. “Hiritargoak oraingo egoerak inposatzen dizkigun erronka eta egoera larriei aurre egiteko babesa izango duen Gobernu indartsua behar du une honetan. Arduragabekeria larria litzateke, ideiarik, estrategiarik eta aliantzarik ez duen Gobernuarekin jarraitzea. Ez zuten gure botorik izan. PPk eman zizkion bere botoak”.

“Lopez Lehendakari jaunak apirilaren 2an eman zion hasiera hauteskunde kanpainari. Orain ez da balantzeak aurkezteko unea,  ardurak onartzeko unea baizik. Men egiezu demokraziaren arauei, eta behar bada, men egiozu hiritargoaren borondateari” azpimarratuz bukatu du buruzagi abertzalea.  

Interesatu Zaitez