EAJ-PNVk ezetza eman dio lan erreformaren ELDaren baliozkotzeari

Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak bere taldeak lan erreforma honi eman dio ezetza azaldu du: “ez du enplegua sortuko, ez berez ezta beste erreformekin batera ere”, Gobernuak berak onartu duenez “630.000 langabe berri gehiago eragingo ditu aurten”. Gaineratu duenez honek suposatuko du pentsioen sistema publikoak 450.000 bazkide galduko dituela” .

EAJ-PNVk ezetza eman dio lan erreformaren ELDaren baliozkotzeari 08Martxoak
2012
2012 MartxoaK 08 |
Berria

PARTEKATU

Olabarriak gaineratu duenez “lan erreforma bat, ondo pentsatua ez bada, enplegua ezabatzeaz gain, sektore laborala ordenamendu juridikotik ezabatzea eragin lezake” ; era berean salatu duenez, espainiar Konstituzioaren 37. eta 7. artikuluak lan erreforma honen eraginez ahultzen dira, eta horrek  “Moncloako Hitzarmenen oinarriak urratzen ditu”.

Diputatu jeltzaleak ohartu du “enpresariei lan baldintzak maneiatzeko ematen zaizkien neurri gabeko gaitasunetaz” eta  botere enpresarialari ematen zaion gehiegizko indarra “arrazoizkoa eta konstituzionalki egingarria gainditzen baitu”. Olabarriak deitoratu egin du erreforma honek kaleratzeari egiten dion merkatzea “kaleratze objektiboari” arrazoiren beharra kendu diolako.

Interesatu Zaitez