Ortuzar: “Lópezek Lehendakari bati ez dagokion tonua erabili zuen Legebiltzarrean”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak deitoratu du Lopezek igaro den astean eskaini zuen agerraldian “Lehendakari bati ez dagokion tonua erabili izana. Erantzun beharrean, oposizioaren egitekoak trukatu zituen. Zer eskola edo zer erietxe itxi nahi ote dugun galdetu digu. Zure Ekonomia Sailburuaren esanetan hain ondo baldin badaude, zergatik orduan, eskolak ixteaz edo gizarte prestazioak murrizteaz hitz egin?“.

Ortuzar: “Lópezek Lehendakari bati ez dagokion tonua erabili zuen Legebiltzarrean” 13Otsailak
2012
2012 OtsailaK 13 |
Berria

Punto Radiori eskainitako adierazpenetan gaineratu duenez Lopezen Exekutiboak “ez du ideiarik” eta hauteskundeetara iritsi nahi du “ahal duen desgasterik txikienarekin”. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzari egotzi dio  trabetatik irteteko tresnak dituen arren, nahiago duela “baloia Aldundien eskuetan jartzea”. Halaber, iragarri egin du “martxoan edo apirilean” egoera ekonomikoak  “jasanezintasunetik” hurbil egongo dela.

"Gobernu honek zenbakiak ateratzen dituenean, erakutsi egingo du aldaketa okerrerako izan dela, ezerezerako. Gobernu honek ez du ideiarik eta diskurtso handikiekin ezkutatzen du, hauteskundeetara ahalik eta desgaste txikienarekin iritsi nahi duelako” azpimarratu du.

Amaitzeko eta hauteskundeak aurreratu ahal direla kontuan hartuta, esan egin du hau PPren eskuan dagoela eta iragarri du sozialista eta popularren arteko harremanak garraztu egin direla. “PPrentzat gero eta zailagoa da Jaurlaritza honi eustea eta PSEk nahi duena da euskal politikagintzan ezkerreko taldeen ardatza  jartzea, eta hori oso ardatz manikeoa da“ azaldu du.

Interesatu Zaitez