EHU/UPVk lehen Euskal Unibertsitate Publikoaren 75. urteurrena ospatu du

1936ko udazkenean sortu zen Euzko Irakastola Nagusia, Euskal lehen Unibertsitate publikoa. Eta, gertakari hori ospatzeko, EHU/UPVk hainbat ekitaldi antolatu izan ditu lehen euskal unibertsitate publikoaren 75. urteurrena ospatzeko. "Amets bat- Euzko Irakastola Nagusia 1936" izenburuko erakusketak, hainbat hitzaldik eta abenduaren 1ean ospatu zen ekitaldi handiek oraingo EHU/UPVren lehen sorburua gogoratzeko balio izan dute.

EHU/UPVk lehen Euskal Unibertsitate Publikoaren  75. urteurrena ospatu du 01Urtarrilak
2012
2012 UrtarrilaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Iñaki Goirizelaia EHU/UPVren Erretoreak adierazi zuen bezala “atsegina da egiaztatzea gure aurrekoek jakin bazekitela euskarari tokia eman behar zitzaiola unibertsitatean, ikerkuntzak egiteko garrantzia duela eta denontzako unibertsitate honek gizartegintzarako funtsezkoa dela. Euskal Herriko Unibertsitateak gaur egiten duen ahaleginak zalantzarik gabe du bere sorburua aipatu ditudan ideia hauetan. Horri esker, Euskal Herriko Unibertsitatea da Bikaintasun Kanpusa. Gaur egun, unibertsitate publikoa eta eleanitza gara, euskarak unibertsitate maila guztiak lortu ditu, denentzako unibertsitatea, ardura sozialean oinarrituta lan egiten duena, nazioarte mailan ikertzen duena”.

Interesatu Zaitez