Euskadiko musikaldietaz

Aurtengo BBK Live musikaldiak orain arteko errekorrak gainditu ditu, 103.000 pertsona izan baitira hiru egunotako jaialdiaren inguruan bildu direnak. Bilboko musika jaialdi hau Kobetamendin ospatzen den pop-rock musikaldi erraldoia da. Jaialdi honek errotzea lortu du milaka zaletu mugiarazteko musikari ospetsuak ekartzeko gai izan delako.

Euskadiko musikaldietaz 05Uztailak
2011
2011 UztailaK 05 |
Berria

PARTEKATU

Beste alde batetik, Gasteizko Azkena Rock Festival izenekoak amaiera jo zuen iragan ekainaren 25ean Mendizabala gunean. Hamar urte bete ditu gure Rock jaialdien zaharrena den honek. Urterik urtera egiten dituen zenbakiek ematen diote bizirauteko arrazoia. Azken urteotan parte hartzaileen hazkundea ezagutu du eta osotara 58.580 ikus-entzule jaso ditu, egun bakoitzean 18.000 baino ikusle gehiago izan direlarik.

Eta amaitzeko, Gasteizko Nazioarteko Jazz Jaialdia. Aurten izan den 35. edizioan omendu dute Miles Davis musikari bikaina. Aurtengoan ere , Ruben Blades eta Jaimie Cullum  ospetsuak izan dira, Nigel Kennedy bibolin jole klasikoaz gain.

Interesatu Zaitez