BBVAren txosten baten arabera euskal ekonomiak espainiar ekonomiak baino desoreka gutxiago aurkezten ditu

Euskal ekonomiak ez du langabezi tasa murriztuko %1,7tik gora igo arren; hau ez da datorren urtera arte gertatuko, hazkundea %2ra hurbilduko baita, BBVAk “ Euskadiren egoera” izenburupean egin duen txosten ekonomikoaren lehen zenbakian ezartzen den arabera.

BBVAren txosten baten arabera euskal ekonomiak espainiar ekonomiak baino desoreka gutxiago aurkezten ditu 01Uztailak
2011
2011 UztailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

BBVAk egiten dituen aurreikuspenen arabera, euskal ekonomiak %1,3ko hazkundea izango du aurten, aurreikuspen ofiziala baino hamarreko bat gutxiago. Langabezi tasa %11,6koa da Euskadin  eta %21,2koa da Espainiar estatukoa, 2011ko lehen hiruhilekoan  egin den Biztanleri Aktiboaren Inkestaren arabera.

BBVAren analisiaren arabera, Euskadin langabeziak ez dio ziklo ekonomikoari hain gogor erantzuten, biztanleria aktiboaren dinamismo eskasagatik, zahartze demografiko handiagoagatik eta fluxu migratzaileak eskasagoak direlako. Gainera, behin-behinekotasun txikiagoa dago eta heziketa maila handiagoa.

BPGa %1,7tik gorako puntu batean igotzen bada, Euskadiko langabezi tasak behera egingo du 0,6 puntutan, Vicente Mestre estatuko iparralderako zuzendariak  eta Rafael Doménech BBVA Researchen Ekonomia Garatuetako ekonomilari nagusiak Bilbon aurkeztu duten txostenaren arabera.

Espainiar estatuan, ordea, %2,7an  dago langabezia murrizteko muga.

Txostenak onartzen duenez, euskal ekonomiak espainiar ekonomiak baino desoreka gutxiago aurkeztu zituen hedapenaren azken fasean, eta orain era “leun baina progresiboan” hartu du hazkunde positiborako bidea, eta amaitutzat eman zezakeen lanpostua desagertzeko aldia. BBVAren esanetan, euskal autonomian dinamismo ekonomiko handiagoa ahalbidetzen duten ezaugarri nagusiak hauek dira: etxebizitza eskaintzaren soberakin txikiagoa, langabezi tasa txikiagoa eta kokapen hobea administrazio publikoen zerga bateratzeko prozesuan.

Euskal ekonomiak krisialdian izan duen eboluzio hobearen arrazoia izan da kanpoko merkatuan egoera hobea izan duela eta sektore pribatua ez dela hain geldotuta egon. Dena dela, bankuak iragartzen du espainiar ekonomiarekiko ezberdintasun hauek aurten eta 2012an arindu ahal dela , barruko demandak indarra hartu ahala, Espainian indar handiagoz egingo duelakoan.

Interesatu Zaitez