Euskadin dira EAJ-PNVren “Salamankako Paperak”

Euskadira iritsi dira jada, Guda zibil garaian EAJ-PNVri kendutako eta harrez gero Salamancako Agiritegian gordeta egon diren EAJ-PNVren agiriak. EAJ-PNVren agiri pribatuez betetako furgoiak Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dago iada, hau izango delarik orain itzulketa egiteaz arduratuko den erakundea.

Euskadin dira EAJ-PNVren “Salamankako Paperak” 15Ekainak
2011
2011 EkainaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Salamancako Patronatuak 2010eko azaroaren 11ko ebazpenez erabaki zuen agiri pribatu hauek itzultzea. Hauen artean daude bilera eta  batzarren inguruko informazioa, alderdikide zerrendak, posta pribatua, EAJ-PNVren txostenak eta abar, hauek denak  dira espainiar Guda Zibil garaian kendutakoak eta orain arte Salamancako agiritegian gordetakoak. Patronatuaren ebazpenaren kontra, paper “jeltzale” ospetsuen itzulketa geldiarazita zegoen Gaztela eta Leongo  Gobernuak aurkeztutako hainbat errekurtsoen eraginez, Euskadira itzultzearen kontra jarri baitzen, Catalunyako “paperekin” egin zuten moduan.

Paper pribatu hauen itzulketa egin ahal izan da 2005eko azaroaren 17eko Legean ezarritakoa betetzeko, hartan ezarri baitzen  Guda Zibilean kendutako eta ordura arte Salamancako Agiritegi historikoan gordetako Catalunyako paperak itzuliko zirela.  

Bere Lehen Xedapen Gehigarriaren bidez ahalbidetzen zen Catalunyaz besteko beste Autonomi Erkidegoetako izaera pribatuko pertsona natural edo juridikoen fondo eta dokumentuak itzultzea . EAJ-PNV izan da hain zuzen agiri pribatuen itzultzea eskatu izan duen eragile pribatu bakarra. Agiriok bart gauean sartu ziren Eusko Jaurlaritzaren Ondare Zuzendaritzako bulegoetan, erakunde hori izango delarik aurrerantzean  agiri pribatu hauek Euzko Alderdi Jeltzaleari itzultzeko ardura izango duena.

 

Interesatu Zaitez