EAJ-PNVren oharra euskal kutxen inguruan

1.- EAJ-PNVk orobat eta guztiz ezeztatzen ditu Bildu Euskal Kutxetatik ateratzeko ustezko eragiketarekin lotzen duten informazioak. Hori dela eta, albiste hori argitaratu duen komunikabideari eskatzen dio EAJk PSE alderdiari -arestian azaldutako xedearekin- proposamena egiteko erabilitako balizko dokumentua publika dezala.

EAJ-PNVren oharra euskal kutxen inguruan 09Ekainak
2011
2011 EkainaK 09 |
Berria

2.- EAJ-PNVk betidanik mantendu izan du, Kutxen artean izan daitezkeen aliantza,sinergia eta bateratze prozesuen inguruko planteamendu guztiak, proposamen tekniko eta profesionaletan oinarritu behar direla. Betidanik defendatu dugu Kutxetako profesionalek izan behar dutela iraganean eta orainean izan daitezkeen beren arteko bateratze prozesua zuzendu behar dutenak.

3.- PSE eta PP alderdia dira, bestelako ordezkaritza batzuekin batera, iraganeko eragiketak eragotzi dituztenak; eta, oraingoan ere, Kutxen ordezkaritza Eusko Legebiltzarrean Lege Egitasmoaren bidez modifikatzea bilatzen dutenak. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari instituzionalek onartu dutenez Lege Proposamen honen xedea da Kutxetako ordezkaritza erakundeetan EAJren presentzia murriztea. 

4.- EAJ-PNVk defendatzen du Kutxa bakoitzean dagokien ordezkaritzarekiko errespetua, eta honen barruan erakunde fundatzaileei dagokiena eta maiatzaren 22an ospatu ziren Hauteskundeetatik eratorrita,erakundeak dauden udalerrien ordezkaritzari dagokiona.

5.- PSEk gaur egunkarian argitaratu den informazioaren aurrean mantendu duen erantzun publikoaren aurrean, EAJ-PNVk egiaztatzen du ezerezekoa dela alderdi horrek euskal gizarteak hartutako erabakiekiko duen konpromisoa. Beste behin ere, denak erakusten du PSE alderdiak Euskal Kutxen bat egitea moduko gai garrantzitsua, une honetan “EAJ-PNVren kontra” daraman guda partikularrerako erabili nahi izan duela. 

6.- EAJ-PNVk berresten du egitasmo profesionala hiru Euskal Kutxek proposatua izan behar duela eta osoko babesa eskaintzen du emaitzarik onena bermatzeko xedez hartuko dituzten erabakiekiko.

Interesatu Zaitez