EBBren oharra

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak oraindik jarraitzen du hauteskunde emaitzak, izan daitezkeen zioak eta estatu eta herrialde mailan zein udalerri bakoitzean izan diren inguruabarrak baloratzeko prozesuan. Balorazio eta azterketa honen helburuen artean dago, udal eta Batzar Nagusiak osatzeko eta alkate eta Ahaldun Nagusiak aukeratzeko orduan izango duen jarrera finkatzea.

EBBren oharra 25Maiatzak
2011
2011 MaiatzaK 25 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVren EBBk bere denbora hau kudeatuko du beste alderdi politikoekin hausnarketak eta jarrerak alderatuta. Onartu egiten du esparru bakoitzean talde irabazleak duela elkarrizketei hasiera emateko eskubidea, eta horretarako EAJ-PNV guztiz prest dago planteamenduak eta egitasmoak alderatzeko. Dena dela, EAJ-PNVren EBBk ulertu egiten du azterketa honen eragina Euskadiko Autonomi Erkidego osoaren argazki instituzionalean erori dela, eta beraz, hasiera emango dio Herrialdeetako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekiko elkarrizketa errondari. 

Interesatu Zaitez