EAJk EAEko eta estatuko instituzioetarako egonkortasun akordioa proposatu dio PSEri

EAJk egonkortasun akordio baterako oinarriak proposatu dizkio PSEri. Bertan, EAJk berretsi egiten du «euskal gizartearen pluraltasun politikoa, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten aukera politiko guztien bitartez adierazia, nahiz eta denek ez duten gizartearen aldetik babes bera jaso. Pluraltasunak aberastu eta indartu egiten gaitu. Pluraltasun horri erantzuteko gai garen heinean, gai nagusiak konpontzeko gauza izango gara».

EAJk EAEko eta estatuko instituzioetarako egonkortasun akordioa proposatu dio PSEri 05Martxoak
2009
2009 MartxoaK 05 |
Berria

PARTEKATU

Euzko Alderdi Jeltzalearen ustez, «Euskadin desberdinen arteko elkarrizketan eta lankidetzan oinarritutako kultura politikoaren etapari heltzeko eta izendatzaile komun sendoa lortzeko garaia da. Bi helbururekin: instituzioek neurri ekonomikoak hartu ahal izatea, batetik, langabeziaren kontra borrokatzeko eta industria sarea berregiteko, eta autogobernuan sakontzea, bestetik, gure herritarrei ongizatea ekartzeko. Ezin dugu fronteen politikaren lurra ongarritzeko tentazioan erori».

«Erantzukizunaren garaia da, partekatutako lidergoarena, sakontze demokratikoarena; gizarteari entzuteko eta haren eskaerei eta lehentasunei erantzuteko garaia da, politikak adostekoa... Finean, herri hau aurrera ateratzeko elkarrekin lan egiteko garaia da», gaineratu du.

EAJren iritziz, «krisi ekonomikotik ateratzea eta Euskadin bakea eta egonkortasun politikoa bilatzea gure gizartearen gaur egungo lehentasun nagusiak dira, eta haiek izan behar dute alderdi politikoon datozen urteetako lehen gogoeta eta jardun ildoa. Zalantzarik gabe, bi lehentasun horiei heltzeko modua eta haiei buruz diagnostiko partekatua egitea baloratuko ditugu gehien, instituzioei egonkortasuna ekarriko dieten aliantzei begira».

Ildo horretatik, Iñigo Urkulluk gidatutako alderdiak Euskadiren hiru erronka nagusi nabarmendu ditu:

Lehenik, «krisia gainditzea: gizarte osoaren ahalegin eta lan kolektiboaren bitartez. Lanaren kulturak, talde-lanarenak, ahaleginarenak gailendu behar du egoera honetan».

Bigarrenik, «etikaren listoia gorago jartzea: bakea landu egin behar da, ez da nahikoa ETA desager dadin eskatzea. Indarkeriaren aurka, etikaren eta demokraziaren listoia gorago jarri behar dugu; indarkeria deslegitimatu behar dugu gizartean, eta aurrerapausoak eman behar ditugu hura jasaten dutenengana hurbiltzeko eta haiei laguntzeko».

Hirugarrenik, «euskal instituzioetatik herriarentzako proiektu bat eraikitzea: herria eraikitzen jarraitu behar dugu, euskal instituzioak indartuta, denon parte hartzearekin, etorkizuneko Euskadiren oinarri politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak ezarrita. EAE-Euskadiren autogobernutik».

Horrekin guztiarekin, EAJk egonkortasunerako akordio baten oinarriak proposatu dizkio PSEri. Bertan, EAJk, autonomia hauteskundeetan boto gehien lortu duen eta Eusko Legebiltzarrean ordezkari gehien duen alderdia izanda, negoziazio prozesu bat hasteko ondorengo oinarriak eskaini dizkio PSEri. Prozesuak, lehenbailehen, eta ahalik eta sendoen, Eusko Jaurlaritza osatzeko koalizio akordioa edo legealdi hitzarmena ekarri beharko luke. Hona hemen, oinarriak:
  1. Krisi ekonomikoari aurre egiteko eta enplegua sustatzeko plan ausart bat.
  2. Bakea bilatzea, giza eskubideak sustatzea eta terrorismoaren kontra borrokatzea.
  3. Euskal instituzioen egonkortasuna, EAE-Euskadiren autogobernuan sakontzeko, eta estatuko Gorte Nagusietan ere egonkortasun politikarekiko erantzukizuna hartzea.
  4. Euskal gizartearen aldeko politika sektorialak, garapen eta ongizate handiagoa lortzeko, justizia sozialaren ikuspegitik.
  5. Kultura politiko berri bat: fronteen politikatik desberdinen arteko akordiora.

Interesatu Zaitez