Ibarretxe: "ETA euskal gizartearen minbizia bilakatu da"

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak gaur adierazi duenez, atzo Hernanin ETAk burutu zuen erasoa koldarra izan zen oso. Gaineratu duenez, "ETA euskal gizartearen minbizia bilakatu da". "Batzuek, Lehendakaria albo batera utzi eta departamenduak banatu nahian dabiltzaten bitartean, gu krisiari aurre egin nahian gabiltza".

Ibarretxe: 17Urtarrilak
2009
2009 UrtarrilaK 17 |
Berria

PARTEKATU

Ibarretxek gaur Gasteizen Euzko Alderdi Jeltzaleak antolatu duen lan jardunaldian parte hartu du. Bertan, krisi ekonomikoaren egoera aztertu eta hurrengo hauteskundeetarako aurreikuspenez hitz egin dute. Lehendakariarekin batera lan jardunaldian izan dira Araba Buru Batzarraren presidente den Iñaki Gerenabarrena eta Arabako Ahaldun Nagusi den Xabier Agirre.

Atzo ETAk Hernanin burutu zuen erasoari buruz, Ibarretxek azpimarratu du: "atzokoa bezalako eraso koldarrak ezin dira ahaztu. ETAk gure seme-alabak hiltzen ditu, asasinatu egiten ditu: lehiatsuak torturatzen ditu eta gure giza ehuna bortxatzen du".

Interesatu Zaitez