Napar Buru Batzarrak adierazi du “ETAren izua demokrazia gehiagorekin” borrokatzen dela

EAJren Napar Buru Batzarrek adierazi du indarkeria ez dela indarkeria gehiagorekin borrokatzen. “Fanatismoa ez da borrokatzen fanatismo gehiagorekin. Izua demokrazia gehiagorekin borrokatzen da”.

Napar Buru Batzarrak adierazi du “ETAren izua demokrazia gehiagorekin” borrokatzen dela 11Urtarrilak
2008
2008 UrtarrilaK 11 |
Berria

PARTEKATU

NBBk errefusatu egin du helburu politikoak lortzeko indarkeria, hilketak eta estortsioa erabiltzea, eta baieztatu du euskal naziogintzarako egun dagoen perbertsiorik handiena indarkeria erabiliz defendatzea dela, «ETAk egiten duen moduan». «Gure balio etikoek eta demokrazia defendatzen egindako ibilbide luzeak halaxe erakusten dute», gehitu du.

Gainera, nabarmendu du EAJrentzat lehentasunezko helburua dela indarkeria amaitzea, baita Euskadin Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean bildutako eskubideak ez urratzea ere, bizi izateko eskubidetik hasita.

Interesatu Zaitez