LORAFNAren XXV. urteurrena: foraltasun estatikoa

Sabino Arana Fundazioak eta Tuterako Nafarren Etxeak, Udalbideren laguntzarekin, mahaingurua antolatu dute Nafarroako Foru Araubidea Berrezartzeko eta Hobetzeko Lege Organikoa (LORAFNA) aldarrikatu izanaren XXV. urteurrena ospatzeko. Ekitaldia Iruñeko Tres Reyes hotelean izanen da, urriaren 30ean, asteartearekin, 19:30etan. Jardunaldian, bertzeak bertze, Lege Organikoa bera gertatzeko prozesuaren ezaugarriak eta, halaber, beraren lorpenak, lege-mugapenak, arau-garapena eta estatutu-arau horren egungo gabeziak bezalako alderdiak aztertuko dira.

LORAFNAren XXV. urteurrena: foraltasun estatikoa 29Urriak
2007
2007 UrriaK 29 |
Berria

PARTEKATU

Mahainguruan parte hartuko dutenak dira: Jose Antonio Urbiola, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea 1979 eta 1981 bitartean; Fermin Ciaurriz, letratua, Nafarroako Parlamentuko parlamentarioa, EAren ordezkari gisa, zenbait legegintzalditan eta Parlamentuko lehen lehendakariordea 1991-1995 bitartean, eta Alvaro Baraibar Historian doktorea.

1982an Nafarroak Berrezarpen eta Hobekuntza Ituna sinatu zuen Estatuarekin, lurraldearen Foru Araubide historikoa sendotzeko eta beraren eskuduntzen baliatzea eguneratzeko ateak ireki zituena, eta printzipio demokratikoak ere finkatu zituen bere Instituzioen funtzionamendurako oinarri gisa. Hala ere, gaur egun Foru Komunitatearen autogobernurako gaitasuna handituko duen erreforma bat galdatzen da, bertze autonomia-erkidego batzuek beren estatutuekin egin duten bezala.

Interesatu Zaitez