Eusko Jaurlaritzak erakunde komun iraunkorra sortzea proposatu dio Nafarroako gobernuari euskara sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak erakunde komun iraunkorra sortu eta martxan jartzea proposatu du Nafarroako Gobernuarekin euskararen erabilera sustatzeko eta “elkarrekin gure hizkuntzaren alde lankidetzan” aritu ahal izateko. Erakunde horrek “bakoitzaren hizkuntz politikak koordinatzea ahalbidetuko luke, erabateko errespetuan oinarrituz bai erakundeekiko, bai antolaketa juridiko-administratiboekiko”.

Eusko Jaurlaritzak erakunde komun iraunkorra sortzea proposatu dio Nafarroako gobernuari euskara sustatzeko 13Irailak
2007
2007 IrailaK 13 |
Berria

PARTEKATU

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, bere Koordinazio zuzendari den Erramun Osa eta Hizkuntza Politikarako aholkulari den Lorea Bilbaorekin batera, “euskara edozein mugaren gainetik partekatzen dugun ondasuna da” esan du. Hori dela eta, Nafarroako gobernu berriarekin “zentzu horretan urrats handiak egitea” espero du.

Interesatu Zaitez