Eusko Jaurlaritzak errepideen mapa ofizial berria argitaratu du eta bertan Euskadiko biztanledun 1.500 gune daude jasota

Eusko Jaurlaritzak, Garraio eta Herri Lanen Sailburuordetzaren eta Garraioetako Azpiegituren Zuzendaritzaren bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko errepideen mapa ofizial berria argitaratu du. Mapa honetan EAEn dauden biztanledun 1.500etik gorako guneak islatzen dira, eta baita mugakideak diren probintzietako beste 750 herri ere.

Eusko Jaurlaritzak errepideen mapa ofizial berria argitaratu du eta bertan Euskadiko biztanledun 1.500 gune daude jasota 28Abuztuak
2007
2007 AbuztuaK 28 |
Berria

PARTEKATU

Mapa hau egiteko edizio grafikoko lanak, datuen bilketak eta azterlan toponimikoak egin dira eta horien guztien ondorioz emaitza dokumentu "zehatza, eguneratua eta fidagarria" izan da.
Aurreko edizioari dagokionez mapak azpiegituren arloko obra handiak eguneratzen ditu, berbarako Eibar-Gasteiz autobidea, eta baita jardunbidean dauden proiektuak ere, adibidez Bilboko Hegoaldeko Saihesbidea, Donostiako bigarren uhala edo “Euskal Y-a” trenbide sarea.

Interesatu Zaitez