Aitziber San Romanek Elortza interpelatuko du oposizioari udal gobernua osatzeko ituneko programa helarazi ez diolak

Aitziber San Roman Donostiako Udalaren EAJren zinegotziak Odon Elortza alkatea interpelatuko du oposizioari udal gobernua osatzeko PSEk eta EBk hitzartutako ituneko programa helarazi ez diolako.

Aitziber San Romanek Elortza interpelatuko du oposizioari udal gobernua osatzeko ituneko programa helarazi ez diolak 10Uztailak
2007
2007 UztailaK 10 |
Berria

PARTEKATU

San Romanek gogoratu duenez, Elortzak eta Susana Corcuera, Duñike Agirrezabala eta Ainhoa Beola alkateordeek ekainaren 19an ezagutarazi zuten udal gobernua osatzeko hitzarmena lortu zutela. Hitzarmen hori 80 orriko dokumentu batean jasotzen da. Zinegotzi jeltzaleak gaur azaldu duenez, ekainaren 21ean dokumentuaren kopia eskatu zuen «formalki» eta Elortzak «hurrengo astean» helaraziko ziola erantzun zion.

«Hiru aste igaro dira hitzarmena publiko egin zenetik. Udal talde guztiei akordioaren kopia bana helaraziko zigutela agindu zitzaigunetik ere hiru aste pasa dira ia. Hala ere, hiriko udal gobernua osatzen duten alderdiek sinatutako ituneko akordio programatikoa jasotzen duen dokumentua izan gabe jarraitzen dugu gaurko egunez», salatu du San Romanek.

Interesatu Zaitez