“Eli Galdos erabateko abertzale sutsua genuen”

"Bere Herriari atxikia, erabateko abertzale sutsua, euskal erakundeen berreskurapenean buru belarri saiatua eta Diputadu Nagusi ona", honela laburbildu du Josu Jon Imazek Eli Galdosen emaitza, Bilbon eratzen ari zen Aberri Egunaren ekitaldian zehar beronen heriotzaren berri jakin bezain laster. Eli Galdos enboliak jota hil da, gaur goizean bertan, Aloña inguruan ohi zuen  mendikada egiten ari zela.

“Eli Galdos erabateko abertzale sutsua genuen” 08Apirilak
2007
2007 ApirilaK 08 |
Berria

PARTEKATU

Eli Galdosen heriotzaren albisteak erabateko zirrara sortarazi du  Aberri Egunaren 75. urteurrena ospatzeko  Bilboko Plaza Barrian gaur goizean bildu den milaka jeltzaleren artean. Josune Ariztondo EBBren idazkariak Alderdi osoaren doluminak adierazi ditu eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi ohia zein "gizon atsegin eta elkarrizketaren zale" izan zela gogoratu.

Jakina denez, Eli Galdos, Gipuzko Buru Batzarraren zein  Euzkadi Buru Batzarraren burukide izana zen. Baita Barne Sailburuordea ere 1980tik 1987ra bitartean eta, besteak beste, Ertzaintza berreskuratzea gertatu zitzaion, baita lehen ertzain-andanak indarrean jartzea ere. Aldi berean Oñatiko alkate, 1979tik 1991ra bitartean.

Euskaltzale sutsu, Oñatiko bertako ikastolaren sortzaileetakoa izan zen, AEKren laguntzaile, euskarazko lehen herri-aldizkarietako baten suspertzaile eta, bere eraginez, Euskaltzaindiak lortu zuen finantziazio publiko finkoa erakundeen aurrekontuen bizkar.

Josune Ariztondok azpimarratu duenez, oiñatiarra izan arren Eli Galdosek  "lan harremanak" zituen Araban, "sentimenduzkoak" Nafarroan eta "senide zuzenak Bizkaian", bere alarguna gernikarra denez gero.

Hiletak asteartean izango dira, iluntzeko 7tan, San Migel Goiaingeruaren elizan.

Interesatu Zaitez