Catalunya-Euskadi: indarrak batzeko partida

 

Catalunya eta Euskadiko futbol selekzioak datorren igandean, urriak 8, lehiatuko dira Bartzelonako Camp Nou zelaian adiskidetzako partidan. Leloa “Junts per la pau/ Elkarrekin bakearen alde” da.

Catalunya-Euskadi: indarrak batzeko partida 06Urriak
2006
2006 UrriaK 06 |
Berria

PARTEKATU

Catalunya eta Euskadi laugarren aldiz lehiatuko dira Camp Noun. Lehendabiziko norgehiagoka 1930eko ekainaren 8an jokatu zuten Montjuicen eta orduan euskal selekzioak irabazi zuen Athletic taldean aritzen zen Gorostizaren golari esker. Sei hil beranduago, 1931ko Urte Berri egunean, Catalunyakoak etorri ziren hona eta partida San Mamesen jokatu zen; orduan ere Euskadik irabazi zuen 3-2.

Azken lehiaketa duela 35 urte jokatu zen, 1971ko otsailaren 2an, orduan ere Katedralean. Frankismoaren azken garaietan jokatu zen partida izan zen, Juan Gardeazabal arbitro ohiaren omenez. Catalunyako selekzioak irabazi zuen, 1-2.

Interesatu Zaitez