Ibarretxe eta Imaz euskaldunek ondoen baloratzen dituzten buruzagiak

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta EAJ-PNVren EBBren lehendakari den Josu Jon Imaz dira euskaldunen balorazio onena jasotzen duten buruzagiak. Puntuaketa eskasena PP alderdiaren presidentea den Maria San Gil eta Mariano Raxoi oposizioko buruzagia lirateke.

Ibarretxe eta Imaz euskaldunek ondoen baloratzen dituzten buruzagiak 20Apirilak
2006
2006 ApirilaK 20 |
Berria

PARTEKATU

Otsailaren 2tik 20ra bitartean - ETAk su etena aldarrikatu baino hilabete lehenago- 2.872 pertsonei egindako elkarrizketen ostean Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen soziometroaren arabera, Ibarretxe eta Imaz dira ondoen baloratutako politikariak.

Hauen atzetik daude Rodriguez Zapatero (4,1), Begoña Errazti EAren lehendakaria (3,9), Patxi Lopez PSE-EEren Idazkari Nagusia, Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzailea (3,4), Javier Madrazo EBren buruzagia (3,3), Nekane Erauskin (3,3), Gaspar Llamazares IUren koordinatzaile nagusia (3,2) eta Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramailea (2,9). Puntuaketa eskasena jaso dute PP alderdiaren buruzagiak: María San Gil (2,2) eta Mariano Raxoi (1,9).

Euzko Alderdi Jeltzalea da puntuaketarik onena jasotzen duen alderdi politikoa (4,8). Atzetik datoz EA (4,1) eta PSE-EE (4). 4 azpitik daude EB(3,4) , Aralar (3,2) EHAK (2,9), Batasuna (2,8) eta azkenik, PP (2,1).

Herrialdeka, EAJ da hiru herrialdeetan ondoen baloratzen den alderdia eta adin talde guztietan. Dena dela, nagusia da Bizkaian.

Interesatu Zaitez