Mario Sznajder: “Ekialde hurbilean demokraziaren eta bakearen paralelismoa ez da erreala"

Jerusalemgo Hebrear Unibertsitatearen Zientzia Politikoetako katedraduna Euskadi bisitatzen ari da egunotan eta bidenabar hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean, Sabino Arana Kultur Elkargoaren Gogoeta eta Elkarrizketarako Mintzatokiak antolatuta.
 

Mario Sznajder: “Ekialde hurbilean demokraziaren eta bakearen paralelismoa ez da erreala 06Apirilak
2006
2006 ApirilaK 06 |
Berria

PARTEKATU

Mario Sznajder Jerusalemgo Hebrear Unibertsitateko Zientzia Politikoetako katedradunak zera adierazi du; “Ekialde Hurbileko hauteskunde eta politika egoeraren analisiak  pentsarazten digu, eskualde horretan demokraziaren eta bakearen arteko paralelismo ospetsu hori ez dela, inondik ere, erreala”.
 
Mario Sznajder-ek Sabino Arana Kultur Elkargoaren Gogoeta eta Elkarrizketarako Mintzatokian parte hartuko du gaur arratsaldean; emango duen hitzaldiaren izenburua: “Israeleko eta Palestinako azken hauteskundeen analisia. Etorkizun-aukerak”. Ekitaldia 20:00etan izango da Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan.
 
Sznajder irakaslearen iritziz, “arabiar eremuetan gizarteek jite desberdinetako krisi larriei aurre egin behar izaten diete eta, gehienetan, hauteskunde demokratikoek muturreko taldeei ematen diete garaipena —esate baterako, Hamas-i, Palestinar Aginte Nazionalaren kasuan—; izan ere, talde horiek, zapuztutako modernizazio-prozesuen eragina jasan duten gizarte-talde zenbaiten jarrerarik erradikalenen adierazpide bilakatu dira euren araztasun ideologikoaren bitartez”.
 
“Egiptoko edo Aljeriako irekiera demokratikoko egoeretan ere, emaitzak muturreko alderdi nahiz mugimenduen aldekoak izan ziren. Egoera horren aurrean, Israeleko hauteskundeek erakusten dute ezen, gizarte-maila ertainaren zati handi batek, arabiar munduarekiko gatazka luzearekin biziki nekatuta, berori konpontzeko aukerarik ez antzematean, hauteskundeetarako ideia zailak edo gauzatu ezinezkoak  sostengatzen dituela, hala nola alde bakarreko banantzea”, adierazi du Mario Sznajder-ek.

Interesatu Zaitez