Arrasateko Fagor enpresak 20 milioi euroko kontratua sinatu du Tisco txinatarrarekin

MCC barruko Fagor Arrasatek ebakitzeko makineria lerro bi saltzeko kontratua sinatu du Txinako Tisco enpresarekin. 20 milioi euroko kontratua izango da, hau da, Arrasateko enpresak bere historia osoan sinatu duen handienetakoa.

Arrasateko Fagor enpresak  20 milioi euroko kontratua sinatu du Tisco txinatarrarekin 07Martxoak
2006
2006 MartxoaK 07 |
Berria

PARTEKATU

Konpainiak berak aditzera eman duenez, Tisco altzairu herdoilgaitz produktore handienetakoa da mundu mailan eta inbertsio prozesu handi batean dago une honetan, bere sektoreko lehenengo  enpresetarikoa bilakatzea duela helburu.
 
Kontratua sinatzea atzokoan izan zen Tisco enpresaren egoitza nagusian, Taiyuan Txinako hirian. Ekitaldian izan ziren Tisco enpresaren presidentea eta zuzendaritza batzordea. Fagor Arrasateri eskertu zioten "bere sektorearen lehenengo postuetara eramango duen teknologia garatzeko egin duen ahaleginagatik".

Interesatu Zaitez