Euskal Mitologiari dedikaturiko Jose Miguel Barandiaran museoa 2007 urtean irekiko da Ataunen

Euskal Mitologiari dedikaturiko museo guneak  bere ateak irekiko ditu 2007 urtean Gipuzkoako Ataun herrian. Egitasmoak Jose Miguel Barandiaranek utzitako arrastoak jarraituko ditu. Barandiaran mendea beteta hil zen orain dela urte batzuk eta bera izan da euskaldunon aurre historiaren ikerketan pertsonaiarik esanguratsuenetarikoa.

Euskal Mitologiari dedikaturiko Jose Miguel Barandiaran museoa 2007 urtean irekiko da Ataunen 06Martxoak
2006
2006 MartxoaK 06 |
Berria

PARTEKATU

Euskal kulturaren aitatzat hartua izan zenaren gogorapena egongo da egitasmo honetan. Proiektuak hiru gune nagusi izango ditu: lehenengoa XVI. mendeko errotaren inguruan, beste bat lur azpikoa, pertsonaia mitologikoak erakutsiko dituena eta hirugarrena Sara herrian, Barandiaran bizi eta ikerketak egin zituen etxean.

Interesatu Zaitez