Azkuna: “Santutxun gertatu dena bortxakeria eta gorrotoaren kultura da eta lortu den gauza bakarra, auzokide bat zauritua izatea”

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak bere osoko gaitzespena adierazi du  atzo Santutxu auzoko INEM bulegoan izan zen erasoaren ostean; horrekin batera auzokide guztiekiko laguntasuna azaldu nahi izan du. "Honakoa, bortxakeria eta gorrotoaren kultura da eta lortu den gauza bakarra, auzokide bat zauritua izatea izan da. Honekin ez da ezer lortzen, alargunak, umezurtzak eta familia apurtuak, besterik ez".

Azkuna: “Santutxun gertatu dena bortxakeria eta gorrotoaren kultura da eta lortu den gauza bakarra, auzokide bat zauritua izatea” 30Urtarrilak
2006
2006 UrtarrilaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Bortxazko ekintza hauen egileei ere “behin betiko desagertzeko" eskatu die eta “gizarteak eskatzen duen bakerako bidean oztoporik jar ez dezaten”.
 
Azkunak baieztatu duenez, horrelako gertakariek askatasuna eta demokrazia erasotzen dute. "Bortxakeria bortxakeria da, eta izua ekartzen du beti pairatzen dutenentzat". Azkunaren hitzetan “ez dago estrategia politikorik heriotza bat merezi duenik eta horretatik gaitzetsi behar dira horrelako ekintzak”.

Interesatu Zaitez