Manuel de Irujok lagunen, senideen eta ordezkari politikoen esku omenaldia jaso du Lizarra

Ehundaka pertsona bildu dira gaur Lizarran Manuel de Irujori omenaldia eskaintzeko. Irujo, EAJren alderdikide eta Justizia Ministroa izan zen II Errepublikan. Omenaldia Irujo Etxea elkarteak antolatu eta 2006. urtean zehar, Manuel de Irujoren heriotzaren 25. urteurrena dela eta, egingo diren ekitaldien barruan sartzen da.

Manuel de Irujok lagunen, senideen eta ordezkari politikoen esku omenaldia jaso du Lizarra 07Urtarrilak
2006
2006 UrtarrilaK 07 |
Berria

PARTEKATU

Omenaldia goizeko hamabietan Lizarrako hilerrian lore eskaintzarekin hasi eta bertan, erakunde desberdinetako 15 ordezkari baino gehiago bildu dira, besteak beste, bertan izan dira: EBBren eta NBBren presidenteak, Josu Jon Imaz eta Jose Angel Agirrebengoa; EBBren idazkaria, Josune Ariztondo; Lizarrako EAJren zinegotzia, Ricardo Gomez de Segura; Sabino Arana Elkargoaren presidentea, Juan Mari Atutxa; EBBren eta NBBren kide ugari eta NaBairen diputatua, Uxue Barkos.
 
Era berean, Fortunato Agirreren hilobiari ere bisita egin diote bertaratutako guztiek. Agirre, guda zibilean fusilatua izan zen Estellako alkate abertzalea izan zen.
 
Ondoren, Santiago plazan, hau da, erbestalditik heldu zenean harrera egin zioten toki berean, bere omenez jarri den plaka estalgabetu da. Bertan irakurri daiteke: "Etxe honetan Manuel Irujo Jauna gizon prestua eta euskalzalea jaio zen. 1891-1981".

Interesatu Zaitez