GBBk, Luis MªApraiz EAJren zinegotziaren automobilaren kontra burutu den erasoa gaitzetsi du

Arrasateko EAJren zinegotzia den Luis Mª Apraizen kotxeari egindako erasoaren aurrean, EAJ-PNVren GBBk beres “gaitzespena” adierazi du, eta halaber, “Luis Mª Apraizi gure elkartasuna adierazteaz gain, ekintza politikoa gidatu behar duten balore etikoak duintasunez defendatzeagatik, eskerrak eman nahi dizkiogu”.

GBBk, Luis MªApraiz EAJren zinegotziaren automobilaren kontra burutu den erasoa gaitzetsi du 09Mayo
2008
09 Mayo 2008 |
Noticia

COMPARTE

GBBren ustez, “horrelako ekintzak burutzen dituztenek, kaltea eta egonezina sortu, sortuko dute, baina ez daukate euskal herritartasunaren gehiengoa isiltzeko eta garbitzeko adina gasolina. Arrasaten ere, ekintza politikorako, bake eszenatokia eta derrigortzeen eta indarkeriaren uztea, eskatzen denean”.

“Egoera politiko hau, elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik desblokeatu beharraren premia berrezten dugu, non gaur gaitzesten ditugun bezalako ekintzek ez duten ezertan laguntzen bake eta normalizazio eszenatokiak lortzen”.

Te puede interesar