Opinión
24Junio
2007
24 |
Opinión

Sinesgarritasuna

Opinión
Junio 24 | 2007 |
Opinión

Herritarrek politikan jarduten dutenekiko urruntasuna erakusten dutela esan ohi da. Hori horrela, hauteskundeak igaro berri direlarik, han-hemen gertatzen ari direnak ikusita, uste hori, neurri batean bederen, elikatzen duen gertaerarik badago egon bazterretan.
Izan ere, Nafarroan, urteetan nafar asko bazterrean utzi duen gobernua aldatzeko abagunea iritsi denean, askotarikoa den gizarteari begira bestelako politika publikoak era litezkeela erakusteko abagunea iritsi denean, azkenean, nafar gizartearen nahia alboratuz, Madrilen erabaki denari jaramon egiteagatik kaka egiteko bidean dira sozialistak. Posible dena, beraz, ezinean itotzeko bidean, frustrazioa eragiteko eran dago. Baina ez da gertaera bakarra.

Hitza han, kale bazterrean jan! Izan liteke politikara dedikatzen diren batzuek baliatu beharko luketen goiburua. Izan ere, konpromisoak hartzea erraza da, betetzeko borondaterik ez dagoenean, azpilana egitea erabakita dagoenean.

Era horretara ez besterik esplika liteke Jaurlaritza osatzen duten alderdi batzuek, EAk eta EBek, hainbat udaletan egosi dutena. Beste horrenbeste esan liteke, jeltzaleek sozialistekin hitzarmena egin zezaketela-eta kritika zorrotzak jaurti eta erreparorik gabe, aurpegiera aldatu gabe kasik, halakoetan dabiltzanei buruz. Gainerakoena saldukeria da; norberarena, ostera, gobernu aurrerakoia.

Horren da sinesgaitza non entzuteak berak ere barregura eragiten du. Horiek horrela, burua altxatu nahian eta ezinean dabiltzan bizkarroiek egiten dituzten bestelako tratuak zer dira? Oportunismo soila, handiago baten bizkar aupatu eta bizi nahi izatea ez bada. Gauzak beste era batera egiteko bada garaia, mundu guztia nazkatu baino lehen.

COMPARTE