Opinión
04Junio
2007
04 |
Opinión

Garaian garaikoak

Opinión
Junio 04 | 2007 |
Opinión

urteetan elkarte eta erakundeetan erantzukizunak izan dituzten hainbatek, ardura horiek uztean, haren izena aupa tzea ekarri duen erakundearen ibilbidea epaitzeko, larrutzeko, auzitan jartzeko eskubidea badagokiola uste du. Izan ere, herritarren ahotan egotetik, onerako edota txarrerako, protagonismorik ez izatera ohitzea ez da erraza. Halakoetan, norberak uste dituenak jendartera eraman beharrik ere ez da ikusten, ezen, sasoi bateko buruzagiaren iritziak eztabaidagai jartzeak, unea igaro zaiola ez ezik gehiengo batek bat egiten ez duela ere erakuts bailezake. Hobe, beraz, zalaparta kanpoan antolatzea, horretarako hedabide jakin batzuei bazka eman behar bazaie ere, itzalik ez duzula onartzea baino.
Gogoeta horiek datozkit, EAJk etorkizunean segitu beharreko jarraibide politikoak zein buruzagitza berritzeko prozesua abian jarri berri duelarik, X. Arzallusen adierazpenak irakurri eta gero. Zatituta dagoen irudia gizartean islatzen duen alderdi batek ezin du luzaroan iraun eta, askotarikoa den gizartea kontuan, egitasmo politiko irekia eskaintzen ez duen ezeinek ezin lezake ubiderik eraiki. Ikuspegi kritikoa eta autokritikoa eduki gabe, ondo egindakoak onartuz eta gaizki eginak zuzentzeko borondatea erakutsiz, barne eztabaidari eusteko gauza ez denak ez dio leialtasunik kide den erakundeari, nire ustez, bere mesedetan ari da, erakundeaz baliatzen ari da. Horiek horrela, besteak beste, gure herrian bake eta normalizazio politikoak eginkizun ditugularik, herritarren kezkak-eta bideratzeko erdigune politikoa zabaltzea nahi bada, ikuspegia bera ere zabaldu beharko da, ezinbestez, norberaren zilborra bera baino harago begiratuz, eskuzabal jokatuz, iritziak uztartzeko gaitasuna erakutsiz.

COMPARTE