Opinión
24Septiembre
2006
24 |
Opinión

"Erein" ere goragarri

Opinión
Septiembre 24 | 2006 |
Opinión

Ikastolen Konfederakundearen omenaldia jaso du «Saioka» izeneko testuliburuak egin zituen «Iker» taldeak Zamudioko Parke Teknologikoan egindako ekitaldian. Merezitako omenaldia, jakina. Une berean "Erein" ez omentzea, ordea, harrigarria da, noski. Are eta harrigarriago, oraindik ere testugintzan jarduten duela jakinik.
Testu liburuen kontrako jarrerak indartsu xamar zirauen artean, 1974 inguru hartan. Baina Xabier Aristegieta buru zuen Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak garbi ikusi zuen euskarazko testuen beharra. Batetik, ez irakasle guztiak ziren Elbira Zipitria bezain trebeak eta, bestetik, ez ikasle guztiakziren haurrak, 14 urte arte luzatu baitzen Oinarrizko Hezkuntza Orokorra. Haurrak hazi ahala ezinbestekoak ziren testu liburuak, gidaliburuak eta abar.

Premia horri erantzuteko, horretan hasiak edo hasteko asmotan ziren taldeei deitu zitzaien Gipuzkoako Ikastolen Elkartera. Bere ustez, euskal argitaletxeek egin behar baitzuten lan hori. Jabi Zuloaga (Iker), Julen Lizundia (Gero-Erein), Jaxinto Fz. Setien (Gordailu) eta Jexux Gaztañaga (Kardaberaz) etorri ohi ziren bilera haietara. Jabi Zuloagak eta Julen Lizundiak bakarrik egin zuten aurrera. Gordailuk nahiago zuen monografikoak eginaz jarraitzea. Gaztañagak, berriz, euskara batua zela eta egin zion muzin elkarlanari.

Oso oker ez banago, natur zientziak lantzekotan geratu zen Iker. Erein, berriz, gizarte zientziak, euskara eta irakurgaiak burutzekotan. Material guztia ez zegoen batera egiterik, jakina. Erdal argitaletxetakoak euskaraturik bete nahi izan zen bienbitarteko hutsunea. Anaya Gaztañagak eta hartua zeukatenez, Santillanarekin egin genuen zenbait gaitarako tratua. Matematikarako, berriz, Casals argitaletxekoak euskaratu zituela uste dut Txillardegik.

Sekulako urratsa egin zen urte haietan Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen eskutik. Eta Saiokak ezezik Ereinek ere mereziko luke aitorpenik.

COMPARTE