Opinión
10Septiembre
2006
10 |
Opinión

"Hipokrita"

Opinión
Septiembre 10 | 2006 |
Opinión

Berrogei urteko diktaduraren ondoren botoa emateko aukera izan genuenean, askok bagenituen 40 urte, beste askok baita 50 eta 60 urte ere. Presa genuen diktadorearen aztarnak ezabatzeko, presoak etxeratzeko eta demokrazia sendotzeko. Iritsi ziren askatasun garaiko festak ere. Eta hasi ziren gure agintariak ere, herriko jaiak zirela eta, presoak herrira ekartzeko eskabideak egiten. Semea espetxean zuen lagun batekin egin nuen topo. «Pozik izango zara herriko agintariek zure semea festetan libre uzteko eskatu dute eta», esan nion. «Egin zituenak herriko agintariek aginduta egin al zituen?», erantzun zidan.
Semeak egindakoekin ez zegoela ados adierazteko modua izan zen, noski. Seme-alabak maitatzeko eta laguntzeko ez baitago berorien jokabide guztiekin bat egin beharrik. Baina herriaren alde armak hartu zituztenen jokabidea errazegi zuritu izan da, 36ko gudarien jarraitzaileak bailiran. «Lehengo eta oraingo gudariak» ohoratu izan ohi zituen Telesforo Monzonek. ETBko mahainguru bat zela uste dut. «Oraingoak ere gudari al dira?» galdera mahairatu zuen gidariak. Eztabaida bizi samarra sortu zen. Jesus Maria Leizaolak, ezer esango ez balu bezala, argi utzi zuen desberdintasuna: «herriko agintarien esanera hartu zituzten armak gudariek». Hor da gakoa. Diktadura garaikoa, abertzale, euskaltzale eta demokrata guztiek onartu ez bazuten ere, liluragarria eta iratzargarria gertatu zen askorentzat. Baina demokrazia garaikoak ez du herriak aukeratuko agintarien eta herritar gehienen onarpenik izan, gero eta arbuio eta gaitzespen handiagoa eta nabarmenagoa baizik.

Hala ere, herritar gehienek ez dute espetxean usteltzerik onartzen. Bergizarteratzeko aukerak errazte arren onartu zen sakabanatzea, bukaera elkarrizketatua itzaroten baitzen. Urruntzea Mugica ministroaren tranpa izan zen. «Presoek zigor osoa betetzeko eskubidea dute», eraso zieten bergizarteratzeko neurriei HBko abokatu eta mahaikideek. Orain, lehen ez bezala, batera aterako al dira guztiak? Nor ote "hipokrita"?

COMPARTE