Opinión
06Agosto
2006
06 |
Opinión

Trabeskako akordioak

Opinión
Agosto 06 | 2006 |
Opinión

Madrilera joaten bagara babes zabaleko akordio politiko on batek ematen duen indarrarekin, ziur nago Zapatero ez dela oztopo izango akordio horrek behar duen babesa lortzeko». Hori idazteko asko jakin behar da. Niri burutapen hauek sortarazi zizkidan behintzat: horrek asko zekik, ondo ezagutzen dik Zapatero, elkarrekin eskolan ibiliak izango dituk, bazkaldu ere elkarrekin egingo diate. Bestela nola egin horrelako baieztapen borobila?
Telebistan bakarrik ikusi dut nik Zapatero. Baina ezagutzen ditut hain finak ez diren fruitu batzuk. Beren artean erabakitakoa errespetatuko ziela agindu arren, katalanen erabakia onartu ez zuenak zergatik onartu behar du euskotarrena? Zapatero ez da oztopo izango, jakina. Baina Euskadin bizi garenon arteko akordioak herri atxikimendu desberdinen artean txirikordatua, gurutzatua, adostua, behar baldin badu, hemengo sozialistek onartuko al dute Zapaterok onartzen ez duen ezer? Zapatero nola izango da, bada, oztopo?

Indarkeria behin betiko ezkutatuko dela gure artetik, seguru xamar nago. Horretarako eman beharko diren urratsak emateko Zapatero gai izango dela, uste dut. Hori bakarrik lortzea ere ez da makala. Baina ez da nahikoa. Konpondu gabe dagoen arazo zahar bat dauka Estatuak Euskal Herrian. Horretarako ere gai izango ote? Uzkur naiz horretan. Gernikako Estatutua garatu nahi izan ez duten PPk eta PSOEk nola eskainiko diote Euskal Herriari behin betiko konponbidea? Ez Maria San Gilek eta Patxi Lopezek bultzata, behintzat.

Eskutik hogeita hamaika duenak, «status quo» bere alde daukanak, ez du inorekin traturik egin beharrik, ez du trabeskako akordiorik lortu beharrik, herritarren gehiengoa alde edo kontra izan. «Status quo» aldatu nahi duenari, berriz, ez dio gehiengoak balio, nahitaez trabeskakoa eskatzen zaio, baita bestelako gehiengoa baino murritzagoa izango bada ere. Euskal Herria badenik eta erabakimena baduenik onartzen ez duenarekin zer akordio lor daiteke?

COMPARTE