Opinión
23Abril
2006
23 |
Opinión

"aixkiria!"

Opinión
Abril 23 | 2006 |
Opinión

MITXELENAK, Koldok alegia, norbaiti «aixkiria!» deitzen bazion belarriak ondo berotuko zizkion errosarioa esan ohi zion. Nik neuk ere, Mitxelenaren abilezia banu, nire gisa, «eundem sermonem dicens» dabilen aixkiriari, belarriak ezezik, txitxareak ere berotuko nizkioke. Indarrez nahi izan omen zuen Francok Espainiako gizartearen zatiketa gainditu. Badirudi, ezker-eskuinen arteko zatiketa bakarrik gainditu nahi izan zuela. Badirudi, ez zuela gaztelania ezartzeko eta beste hizkuntzak baztertzeko eta ezabatzeko ezer egin. Frantziako III. Errepublikaren miresle agertzen zait nire aixkiria. Hiritarren balioetan oinarritzen zen hezkuntzaren bidez nahi izan omen zituen gizarteko joera zatitzaileak gainditu. Badirudi, bestela pentsatzen zuten hiritar guztiekin errespetu handikoa izan zela Errepublika frantsesa. Badirudi, Frantziako hizkuntza guztien babesle ere izan zela, bakoitza bere hizkuntzan eskolatzen zuela.
Neuk ere izan nituen Espainiarekiko erdeinua eta Frantziarekiko miresmena. Aurreratuagoa eta askatasun gehiagokoa iruditzen zitzaidan. Dena den, jaio nintzen herrian jaiotzeko ordez Saran jaio banintzen ere euskaldun nintzateke. Eta gaztelania ikasten adinaxe neke izango nuen frantsesa ikasten. Estatuek egin gaituzte, beraz, batzuk frantses eta besteok espainol. Herri desberdinekiko atxikimendua aberastasun da nire aixkiriarentzat. Ez dakit. Nik dakidan bakarra hauxe da: bi Estatuok, bederen, ez dutela Frantziarekiko edota Espainiarekiko atxikimendurik ez duen herritarren multzo handirik nahi. Ahalegin guztiak egiten dituztela frantsesa edo gaztelania ez den guztiari aitzakiak eta trabak jartzen, hilzorian dagoen euskarari laguntzeak batere arriskurik ez duten gaztelania eta frantsesa arriskuan jartzen dituelakoan edo.

Ez dakit zer «curriculum» ezarri nahi den hezkuntzan. Euskarak gaztelaniaren edo frantsesaren ondoan burua ateratzen eskubete lan izango duela dakit nik. Nire aixkiria, ordea, ez du horrek kezkatzen, antza denez.

COMPARTE