Opinión
12Marzo
2006
12 |
Opinión

Kalean zakar gatazkan goxo

Opinión
Marzo 12 | 2006 |
Opinión

BAKEA betiko abertzale bortitz horrek bakarrik nahi duela sinestarazi nahi digu Arnaldo Otegik. Besteok beldur omen diogu bakeari. Horregatik jartzen omen dizkiogu trabak. Arnaldo Otegik ez du hitz erdi bat ere bazterrak txikitzen eta mehatxatzen dabiltzanentzat. Hori bai, legea betetzera eta betearaztera beharturik dauden Balza eta ertzaintza larrutu egiten ditu. Bonbek bakea dakarte, nonbait. Ertzaintzaren gomazko pilotek, berriz, bonbek dakarten bake hori lehertzen dute. Kalean zakar eta gatazkan goxo. Bertan goxo. Hala dirudi, behintzat.
Zoritxarrez, bi hildako gertatu dira. Nola gertatu diren, zehatz-mehatz, argi eta garbi, ikertu beharrekoak, gainera. Nolanahi ere, mingarriak beren maite, etxeko eta lagunentzat. Eta badute, noski, beren hilak bakean eta doluminez hilobiratzeko eskubiderik. Hala baderitzete, baita joko politikorako baliaraztekoa ere. Mutilak dira horretan HB eta PP. Baina minaz politikarako baliatu nahi duenari kontra egitea ere zilegi da, noski. Minaz eta bortizkeriaz baliatu nahi duenari, areago. Arnaldo Otegi alferrik ariko da besteri erru guztia egozten. Bakerik nahi ez omen duen eta su-pizle omen den EAJ lotsagarri uzteko modu erraza dauka Otegik: egurrik ez bota sutara, mehatxuak, erasoak, txikizioak eta jokabide mafiosoak salatu, gaitzetsi eta eragotzi. EAJk mahaitik kalera atera omen du gatazka. Noiz ezkutatu ote zen kaletik? Noiz utzi ote zaio enpresariak mehatxatzeari, lantokiak eta alderdien egoitzak txikitzeari?

Hilketa guztiak gaitzesten ez dituenak ez du inoren heriotzagatik kontuak eskatzeko sinesgerritasunik. Txanpainarekin ospatzen dituenak ez du sagardoarekin ospatzen dituenari eragozteko lotsarik. Orain 30 urte Gasteizen poliziak hil zituen haiek ahazten dituzten alderdi eta biktimen elkarteek ere ez dute itzalik. Giza eskubideak oinperatzen ari denak ez du bere eskubideen aldarrikapena egiteko ahalmenik. Bestea zapaltzen duenak ez du beretzat errespetoa eskatzeko merezimendurik. Planta eta azala galantak.

COMPARTE