Opinión
15Enero
2006
15 |
Opinión

Euskal zentsura

Opinión
Enero 15 | 2006 |
Opinión

OLATUEN aparra urtu denean ausartu naiz Bertsolari Txapelketako ingurumariak aipatzera. Xipri Arbelbideren arabera, «euskaldunek beste euskaldunei jasan arazten dieten zentsura bestea baino kaltegarriagoa» denez, aurrera egitera ausartu naiz.
Arratsaldekoa bakarrik entzun nuen eta, adituek gorengotzat jo bazuten ere, niri mottela iruditu zitzaidan, ez ordea Jon Maiaren amonari bezala, «hileta». Agian, jendearen berotasun hori falta zitzaidan. Dena den, ez zitzaidan bertso gogoangarririk geratu. Oraingo bertsolariak eta entzuleak, lehengoak ez bezala, karreradun eta kaletar direla azpimarratzen bada ere, «behiak jezteko aulki txikia» izan da gogoangarria, alajaina.

Dena den, bertso berean ezin daiteke «espetxeen suntsiketa» eta «Galindo kartzelan usteltzea» eskatu. Hori baino poto handiagorik ez dela esango zukeen Uztapidek. Presoen aldeko aldarriari ondo irizten diot, jakina. Baina egun berean eztanda egin duen lehergailua inork ez gaitzesteak zer adierazten du? Xiprik salatzen duen euskal zentsura?

Kiroldegietako ikuslegoaren portaerak nagusitu omen ziren BECko entzuleetan. Baina epaileei eta kirolari baldar eta alferrei jo ohi zaizkie txistuak kiroldegietan, ez gonbidatuei eta babesleei. Izan ere, behin joko litzaizkieke. Txistuak zuritu dituenik ere izan da, jakina, kulturari eta euskarari gutxi laguntzen omen dietelako. Hartu behar duenarentzat sekulan ez da gehiegi izaten. Baina bertsolaritzari gutxi laguntzen dietenik nekez esango da, noski. Dena den, gutxi ala asko, Eusko Legebiltzarrean eta Batzar Nagusietan onartzen dira aurrekontuak.

Nik dakidala bakarra izan da txistu horiek salatu dituena. «Joera intolerante eta bazterketa joeraz» gaitzetsi ditu, «jendea zatitzen eta euskara eta bertsolaritza politizatzen dituztelako». Nire txoko honetan idazten duen beste batek «plastada etarroidea» deituko lioke. Beste arrazoi askoren artean, horrek ere ez ote du bertsolaritzatik zenbait jende atzendu/erakarri azken urteotan?

COMPARTE