Opinión
05Septiembre
2005
05 |
Opinión

Espainiar estaturik eza

Opinión
Septiembre 05 | 2005 |
Opinión

"Katrina" urakanak, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetako Administrazio Publikoaren ahulezia agertarazi du, Estaturik eza alegia. Edo, beste modu batez esanda, mugaz kanpo horren indar militar handia, bizkorra eta eraginkorra duen gobernua zein eskasa, geldoa eta motela den mugaz barruko larrialdietan zerbitzu publikoak segurtatzerako orduan.
Diferentzia guztien gainetik eta berdintasun guztien azpitik, New Orleansetik 9.000 kilometrora, Bilbon, Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu diputatu jeltzaleek espainiar Estaturik eza salatu dute, Gobernu espainiarrak Euskal Autonomi Erkidegoan egindako inbertsio urriak aztertzerakoan.

Datuen arabera, EAEren ekonomia Estatuarenaren %6 baino gehiago izan arren, espainiar inbertsioak %1 baino gutxiago dira urtez urte. Hau da, urtero urtero EAEri legokiokeena baino 360 milioi euro gutxiago inbertitzen dira eta, beraz, azken 25 urteotan, 9.000 milioi euro edo bilioi t´erdi peseta gutxiago. Nolabait esateko, Eusko Jaurlaritza eta hiru Diputazioen urtebeteko aurrekontuen besteko. Are gehiago, Estatuak hiru euskal lurraldeetan egin dituen inbertsio eskas horien erdia Defentsa eta Barne Ministeritzek egin dute, armak nahiz munizioak erosten eta, gehienbat, kuartelen zein komisaldegien eraberritze eta zaintze-lanetan.

Beraz, kanpoko begiraleren batek Euskadira etorri eta espainiar Estatuak bertan gauzatzen dituen inber-tsioen araberako azterketa politikoa egin behar izango balu, arrazoiak izango lituzke pentsatzeko EAE espainiar Estatutik kanpo dagoela edota Estatuarentzat EAE interes militarra baino ez duen mugarteko lurralde galdua dela.

Berriz ere aurrekoz atzera 9.000 kilometro egin eta New Orleansa itzuliz, inork ulertuko al luke Louisianan "Katrina" urakanaren gastuak eurak aurreratu beharraz gainera, ondoren Bushen gobernuak geroko gerotan ez ordaintzea? Ba Zapatero irripartsuaren Estatuak ez dio oraindik 2002ko "Prestige"ren faktura Eusko Jaurlaritzari ordaindu.

Non da Estatua? Nor da hemen separatista?

COMPARTE