Opinión
13Junio
2005
13 |
Opinión

Apartheid Boliviarra

Opinión
Junio 13 | 2005 |
Opinión

Amatiño

Opinión

Deia


Ez da gero egunotan Boliviako egoerari buruzko jardunik falta. Komunikabideei jaramonik egingo badiegu auzia latza da eta gerra zibilaren kanpai-hotsak ere ez dira urrin ibili.

Arazoa zertan den laburbiltzerako orduan, berriz, badirudi gatazkak zer ikusi asko duela lehen gaien jabegoarekin eta eskualde aberats eta txiroen interes kontrajarriekin. Arlo batean zein bestean nahas-mahas agertzen zaigu indio erdi galdu mordoa, eta guztiak islatzen digu nolabaiteko irudi erdi marjinal, erdi exotiko samarra.


Inoiz gutxitan aipatzen diren datu estatistikoei bagagozkie, ostera, Bolivian indio izatea ez da batere marjinala, guztiz arrunta baino; eta inor exotiko izatekotan "zuriak" dira exotikoak, %15 baino ez baitira jatorriz europarrak. Era berean, boliviar guztiek gaztelaniaz dakitela uste arren, inor gutxik kontatzen digu Bolivian beste 29 hizkuntza daudena, nahiz kitxua (%30) eta aimara (%25) baino ofizialak ez izan.


Esan ere inork ez digu esaten Boliviako Konstituzioak orain dela hamaika urte onartu zuela estreinako boliviar Estatuaren etnia eta kultura aniztasuna, eta horrela hautsi zela 1905 urtean indarrean jarritako sistema, zeinek legez ezartzen zuen munduan aurrera egiteko ezinbesteko bidea norberaren hizkuntzari muzin egitea zen eta ahalik eta azkarren espainiar kulturaz jantzi.


Gaur egun kitxua eta aimara ofizialak dira bai, gaztelaniarekin batera, baina egunkari eta telebista- kate guztiak espainieraz dira, unibertsitatea eta Estatu Administrazio osoa bezalaxe. Hori bai, Estatu boliviarrak azkenean onartu du komunitate indiarrak suspertu beharreko eskubide kolektiboen jabe direna.


Boliviako indioek ez dute, horretara, zertaz kexatu, Konstituzioak ez ditu-eta aipatu ere egiten minoria zuriak eskubide kolektiboak behar dituenik ere. Zergatik ote? Honi guztioni, Afrikan, apartheid esaten zaio.

 
Eta diskriminazio (positibo?) honen gainean eraikitzen dira gero Boliviako indioek jasaten dituzten gizarte, ekonomia, kultura eta politikarako eskasia guztiak.

COMPARTE