Opinión
22Mayo
2005
22 |
Opinión

Konponbideak edo alukeriak

Opinión
Mayo 22 | 2005 |
Opinión

HAUTESKUNDEEN emaitzek aukera paregabea eman omen ziguten konponbiderako; inor baztertu gabe, denok mahai baten inguruan eseri eta arazoak konpontzeko. Hala errepikatu zen aho batez eta aho betez. Baina konponbiderako baino alukeriarako aukera handiagoak eman dituela, dirudi. Mahairik garrantzitsuena osatu behar den egunetik katramilatu baitira, ez atzera eta ez aurrera, seta gaiztoan. Inor ez omen zen baztertu behar eta, hain zuzen, baztertzea izan da lehen urratsa. Hauteskundeak irabazi dituen alderdiari mahaibururako Atutxa ez beste edozein eskatzen baitzaio.

Nahi duen botoa emateko eskubidea du bakoitzak. Besteari eman behar dion botoa musu truke ez emateko eskubidea ere badu. Norbere alderdiarentzat abantailaren bat ateratzeko eman ohi zaio, jakina. Baina inork ez du, botoaren truke, beste alderdi baten bizitzan, erabakietan, antolaketan, gorabeheretan eta iritzietan muturra sartzeko eskubiderik. Hori txantajea da. Alukeria.

Zenbat aldiz ikusi ote dugu Mr. Bean bere auto ttattarrarekin garajean kontrabidetik atera nahian. Zenbat komeria eta atzera-aurrera kanpotik datorrenak langa noiz jasoko zain, nahiz eta talka egingo dutela jakin. Bere bidetik datorrenari kontrabidetik datorrenak ixten dio bidea. Hala ere, kontrabidekoa hasten zaio lotsagabekerian eta mehatxuka: «ken paretik, bestela txikitu egingo haut». Horixe ari da gertatzen Eusko Legebiltzarrean ere. Doan ezezik, bere buruaren kaltetan ere, botoak ematen dizkion PPren laguntzaz kontrabidetik sartu da PSE, zuzen datorrenari bidea eragozteagatik bakarrik. Hala ere, zuzen datorrenak amore ematen ez duelako, paretik kentzen ez delako, galtzak jaisten ez dituelako, «jauntxokeriak» alde batera uzteko eskatzen dio kontrabidetik datorrenak. Besteari «ken paretik» esatea baino egoskorkeria eta jauntxokeria handiagorik ba ote? Hutsa, Mr. Bean-en imintzioek adina grazia egingo balute bere untxi imintzioek.

COMPARTE