Opinión
24Abril
2005
24 |
Opinión

Malgutasuna eta ausardia

Opinión
Abril 24 | 2005 |
Opinión

Mikel Atxaga

Opinión

Deia


IRABAZIAK eta galerak kontuz hartzekoak izan ohi dira arlo guztietan. Matematikak ere, ahalik eta zehatzenen jokatu arren, izan ohi du kalamatrika franko irabaziak eta galerak neurtzerakoan. Bakoitzak bere aldera ateratzen baititu kontuak. Horixe gertatzen da hauteskundeen emaitzekin ere. Bakoitzak komeni zaion aldetik begiratzen baitiei bere emaitzeei eta besterenei. Horretarako, berriz, aurreko emaitzak hartu ohi ditu kontuan, batez ere. Eta horren arabera, behera egiten duena galtzailetzat eta gora egiten duena irabazletzat jo ohi da.

Baina, hemen, partida bakoitzak balio du. Eta hauteskunde hauetan ere, EAJ-EA izan da irabazle, txapeldunordeari ere 11 parlamentariren aldea kendu baitio. Estatuaren indar guztiak, Zapatero, ministroak, hedabideak, Aldaketa eta abar, alde izan arren, 18ra bakarrik iritsi da Patxi Lopez.

Egia da, EAJ-EA koalizioak lau galdu ditu. Baina ezker abertzaleak ia beste horrenbeste irabazi ditu. Berriro ere abertzaleak izan dira, beraz, irabazle. Oraingoan ez zeuden, lehengoan bezala, abertzaleen eskuko Lehendakaritza eta Eusko Jaurlaritza arriskuan. Alderantziz, EAJ-EAren erabateko gehiengoari zitzaion beldur. Madrazok, behintzat, behin eta berriz agertzen zuen beldur hori. Horrelakorik gerta ez dadin egin dira, agian, jukutria batzuk ere.

Oraingoan, ezker abertzalea zegoen arriskuan, eta jende asko ez zegoen mundu hori desagertzeko prest. Besteak beste, beharrezkotzat jotzen baita bakea eta normalizazioa lortzeko. Abertzaleek ongi dakite noiz zein eta zer dagoen arriskuan. Eta oraingoan ezker abertzalea sendotu nahi izan dute. Askok uste eta nahi baino gehiago sendotu ere, beharbada. Eta EAJ-EAren erabateko gehiengoa eragozteko jukutria bakarrik zena buruhauste bihurtu zaie orain.

Baina gobernagarritasuna oso zail bihurtu bada ere, euskal arazoaren konponbiderako aukera paregabea bilakatu da. Alferrik galdu nahi ez badugu, berriz, malguak eta ausartak izatea eskatzen digu guztioi.

COMPARTE