ABERRI EGUNA 2005
AURRERA BIDEAN, ERABAKITZEKO GARAIA
Elkarrekin batzeko sasoia.
“El nacionalismo es una doctrina política creada por los movimientos democráticos del siglo XIX. Se funda en la declaración de los derechos de la persona humana, ya sea individual o colectiva, persona y pueblo. Más que derechos históricos o tradicionales, enuncia libertades abstractas. ........ Une el pasado al presente, contemplando la patria en su integridad humana específica. En la formación del sentimiento nacional intervienen motivos de diversa índole pero su realidad y, sobre todo, su vitalidad están en proporción a la plenitud y claridad de conciencia que la nación tiene de sí misma....... Conciencia de sí misma y la voluntad de vida en común constituyen los aspectos fundamentales del sentimiento nacional y del nacionalismo, porque en caso contrario, los pueblos no pueden, no deben vivir juntos”.
Hauexek dira Manuel Irujo jaunak 1995eko Alderdi aldizkarian argitaratu zen “El bronce y el oro de los vascos“ izenburupeko artikuluan egin zituen hausnarketak. Sakonetik sinesten zuen subiranotasuna herriak berak duela bai gizabanakoari dagokionez eta talde mailan ere, eta gauza bera pentsatzen dugu guk, Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikideak garenok. Euskal Abertzaletasunean ondo errotutako hausnarketarekin bat egiten duelako: eskubideak solidarioak dira, hortaz, ezin dira batzuk defendatu eta besteak baztertu. Manuel Irujok eta euskal abertzaletasunaren aitzindari izan ziren guztiek esan zuten, eskubide ororen oinarria pertsonek osatzen dutela lehendabizi, haiek gabe ezinezkoak baitira instituzioak eta aberria bera ere. Euskal abertzaletasuna pertsonaren eskubidean oinarritzen da, bai gizabanakoari dagokionez,bai talde moduan ere, taldea gizabanakoen eskubideen batuketa dela kontuan harturik, gizarte batek partekatzen duen borondate demokratikoaren adierazpen gisa. Eta euskal gizarteak osatzen du gurea den abertzaletasun honen kasuan.
Gaur Aberri Eguna da, historia eta etorkizuna uztartzeko eguna, 2005 urte honetan gauzatu diren une historikoak gogoratu nahi ditugu, eta zalantzarik gabe, pertsona guztien eskubideekiko begiruneari dagokionez aurrerapen handia suposatuko dute biek: emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta Estatutu Politiko Berria. Lehenengoa- Emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako Euskal Legeak- gizarte moderno guztien moduan, euskal gizarteko diskriminazioa gutxiagotzea ahalbidetuko digu. Azken finean pertsona izan dadila, berdin dio emakumea ala gizona, gure ekimen politiko ororen helburua.
Bigarren une nagusia, Estatutu Politiko Berria da, Eusko Legebiltzarrak gehiengo absolutuz 2004ko abenduaren 30ean onartu zuena. Hauxe da euskal gizartearen borondatearekiko begirune eta onarpen adierazpena; baieztatu egiten da aniztasun politikoa gorde beharreko balorea dela eta konpromisoa hartzen dugu elkarrizketarekin eta hitzarmenarekin bizikidetza lortzeko, hauxe dugu autogobernuan aurrera egiteko tresna eta, azken finean, euskal hiritargo osoarentzako ongizatea eta beste herrialdeekiko solidariotasuna. Erabakitzea, negoziatzea eta hiritargoaren babes demokratikoarekin autogobernuan aurrera egitea, horixe da gure helburua bizi dugun bidegurutze demokratiko honetan. Ziur gaude, konpromisoa dugu eta etorkizunerako egitasmo politiko honetan benetan sinesten duten gure alderdikide eta lagun guztien laguntasuna ere badugu.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta Estatutu Berria burutzea dira egin beharreko lanak. Belaunaldiz belaunaldi transmititu izan diguten aurreko emakume eta gizon guztien indarra, sosegua eta irmotasuna dugu, eta beren aldetik onena utzi digute, beren ahalegina, sufrimendua eta esperantza. Eta, gaur 2005eko Aberri Egun honetan, Esteban Urkiaga 30. hamarkada lehiatsuko martiria izan zen hura jaio zeneko mendeurrena ospatzen dugula, omenaldirik sentikorrena eskaini nahi diegu aberrigintzan beren indarra eta arima eman zuten emakume eta gizonei. Emakume eta Gizonek atsedenik gabe lan egin zuten eta, gainera, unerik latzenetan eta arrazoi demokratikoa gizalegezko abertzaletasuna eta Euskadi beren aberriarenganako maitasuna besterik ez zena ulertzeko gai ez zen hala-moduzko inguru eskasean.
Lehen Euskal Estatutu burutua.
(1936ko urriaren 1ean)
Ibilbide luzea, malkartsua eta bihurria izan zuen 1936ko Autonomi Estatutuak. Urte batzuetako ernaldia eta hilabete batzuetako bizitza, esan dezakegu. Jaioberriak, orduko hizkera erabiliz, odolezko bataioa izan zuen, gainera.
Foruak ezabatu bezain azkar hasi zen burujabetzaren aldeko aldarrikapena. Lehen ekinaldia Nafarroak egin zuen foruetan oinarriturik. Lau Euskal Herriak ezezik, Errioxa eta Nafarroa-beherea ere sartu zuten egitasmo horretan. Hala ere, autonomiaren aldeko beroaldirik handiena 1917-18 aldera sortu zen. Beroaldi haren fruituak dira Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia ere.
Izan ere, Lehen Mundu Gerraren aurretik eta ondotik irakiten jarri ziren Europako herri eta nazio asko. Eta eusko abertzaleak ere harremanak izaten hasi ziren herri horiekin. Zoritxarrez, ordea, Primo de Riveraren diktadurak isil arazi zituen amets hauek.
Errepublika iritsi arte erdi gordean eta erdi ezkutuan egin behar izan zen lan. Eta Errepublika aldarrikatu bezain azkar heldu zitzaion inoiz baino adoretsuago euskaldunon burujabetzaren aldeko ekimenari. Prietok, bere aldetik, Bilbon 1931ko maiatzaren 2an, Bilbon egindako adierazpenetan Espainiako Presidentearen mezu hau utzi zien abertzaleei: "Los vascos no deben olvidar que el Estatuto que ha de regir la vida del país, recogiendo sus ideas democráticas, ha de ser una obra que salga de las Cortes Constituyentes, formadas por la voluntad de España. Hay que hacer que ese Estatuto no sea privilegio, sino una norma de conducta a seguir emanada de todas las regiones peninsulares y de la libertad en que ha de vivir toda España".
Bistakoa denez, orduan ere, Espainian ez zuten Kataluñaren eta Euskal Herriaren autonomiarik nahi. Prentsa ere, ideologiaren arabera, nabarmendu zen Estatutuaren alde edo kontra. Eta abertzaleen aldekoei erasorik ere egin zitzaien. "El Día" egunkarira polizia talde bat bidali zuen Gipuzkoako gobernadoreak, 1933an, idazten zena aztertzeko. "Euzkadi"ri 5.000 peztako isuna jarri zitzaion 1934ko abuztuaren 12an, hauxe idatzi zuelako: "La verdadera maniobra en el pleito. Informaciones falsas, noticias tendenciosas, defensas interesadas y demás artimañas puestas en juego para desvirtuar la actitud de los Ayuntamientos y hacer fracase la elección señalada para mañana". Bilboko "Euzkadi" eta "La Tarde" 50.000 pezatako isunaz zigortu ziren. "Gaceta del Norte" eta beste egunkari erregezaleak, berriz, gogor hasi ziren Estatutuaren kontrako erasoan, herritarren artean larritasuna sortzeko. Eliza ere, Jainkoaren, erlijioaren eta katolikoen batasunaren izenean, euskal abertzaleen kontra gogor azaldu ohi zen.
Eta halaxe gertatu zen. EAJ/PNV bihurtu zen Estatutuaren arima eta gidari, buru eta belarri, Jose Antonio Agirre buru zela. Getxoko alkate zenez, Bizkaiko zenbait udaletako agintariekin bildu zen Estatutua abian ipintzeko. Sei puntutako agiria onartu zuten:
1. Lehen puntuan, Espainiako Errepublikaren onarpena egin zuten.
2. Bigarren puntuan, Espainiako Errepublika federalean Euskal Gobernu Errepublikarra eraikitzea eskatzen zuten.
3. Hirugarrenean, hori guztia burutzeko autodeterminazioa beharrezkotzat jotzen da.
4. Agiria bera onartu zuten laugarren puntuan, eta
5. Estatutaren Batzorde kudeatzailea onartu zuten berriz bosgarren puntuan.
6. Azkenik, Alcalá Zamora behin-behineko presidenteari laguntza eskainiz telegrama bidaltzea erabaki zuten.
Estatutuaren testua Eusko Ikaskuntzaren esku utzi zen, jakina. Baina autonomiaren aldeko jarrera herritarrengan pizteko ekimena abertzaleen gain joan zen, batez ere.
Eta udalek onartutako Estatutuaren onarpena eskatu zitzaion herriari 1933ko azaroaren 5ean. Nafarroa, saldukeria maltzurren bidez, kanpoan uztea lortu zenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egin zen erreferenduma. Eta gehiengo zabalez onartu zen.
Halere, ez ginen bakarrik izan; bidelagun izan genituen Kataluinako eta Galiziako abertzaleak. Gomutagarri gisa Castelaok, Alderdi Galegistaren izenean Euskal Estatutuaren alde egindako deia ekarri nahi izan dugu lerro hauetara. Halaxe zioen Castelao-k:
CHAMAMENTO FEITO POLO PG AOS GALEGOS DE EUZKADI A PROL DO VOTO AFIRMATIVO NO REFERENDUM DO ESTATUTO VASCO A CELEBRAR O 5 DE NOVEMBRO DE 1933
"A PROL DO ESTATUTO VASCO O PARTIDO GALEGUISTA AOS GALEGOS RESIDENTES EN EUSKADI
El Partido Galleguista dirige a los gallegos residentes en Euskadi el siguiente manifiesto instándole a que se sumen al pueblo vasco para aprobar el plebiscito:
IRMANS:
O partido galeguista-vangarda da Galiza ergueita e renacenteen Asamblea extraordinaria tida en Compostela, acordou, antre vitores e aprausos afervoados, dirixirvos un chamamento quente e garimoso pra que no día 5 de novembro, nise Dia Grande pra Euzkadi, votedes como un soio home o Estatuto disa Terra irmán donde vivides e traballades.
Os galegos, espallados baixo todolos ceos, fillos d-unha Patria escravizada que loita n-iste intre historico polo preciado ben da sua libertade, temos a obriga de ser soldados xenerosos e leaes da libertade de todalas Patrias. Alí onde un Pobo loite polo soerguemento da sua persoalidade nazonal, os galegos debemos ser os seus primeiros e máis esforzados paladins. Tal é a pbriga de todo bon galego, en quen os alleos han de ver sempre a personificación das nosas virtudes raciaes.
E ista obriga é ineludibel no caso da nosa irmán Euzkadi.
Patris prócer e patriarcal como a nosa; como a nosa sortida polo esforzo rexo do campo e do mar; c-unha tradición democrática groriosa, enreixada tamén ao longo de moitos séculos, ha de ser, con Catalunya e Galiza, n-ista hora de crisis, espranza d-unha nova Hispania, basada en principios máis xustos e xenerosos de paz e de concordia, posibres soio no acorde maxestoso das nazonalidades naturaes, onde a Lingua, a Raza, a Xeografia e o Traballo son vencellos eternos de Fraternidade.
Eisíxevolo tamén a vella amizade das duas Patrias irmáns, intensificada derradeiramente polas comúns arelas de libertade.
Amizade selada non somentes no perímetro peninsular, senón tamén nos núcreos de emigardos de alén-mar.
¡Amizade que ten de frolecer puxantemente o Día do Plebiscito do Estatuto Vasco, data groriosa de Euzkadi, na que Galiza, dinamente representada por vosoutros quér participar!.
¡IRMANS NA TERRA!
¡Que endexamais os patriotas de Euzkadi teñan que decir de vos que fúchedes desleaes coa hospitalidade, co traballo e co pan que coeles compartides!.
Galiza, a Nai garimosa cuia lembranza levades nos ollos e no esprito, namentras agarda cobizosa a hora da sua propia libertade, pídevos afervoadamente a que axudedes a Euzkadi a conquerir a súa.
¡VOTADE TODOS O ESTATUTO DE EUZKADI!
¡IRMANS NO ESPRITO!
Como si da nosa galiza se tratase, procurade con todo o voso esforzo pra Patria irmán.
¡ TERRA E LIBERTADE!
Galiza, outono do 1933.
Baina orduan ere, beste batzuk zuten gehiengoa Espainiako Gorteetan. Eta abenduaren 21ean aurkeztu zen Euskadin onartutako Estatutua. Eta 1934ko otsailean osatu zen Estatutuari buruzko iritzia emango zuen batzordea. Osatu bai batzordea baina, berehalaxe sortu ziren iskanbilak eta aitzakiak aurrera ez egiteko. Eta, Espainiako Gorteetan ezkerreko eta eskuineko alderdien arteko haserreak eraikitako zuloan jausi zen Estatutuaren egitasmoa.
Estatutuak separatismoa zekarrela zioen Gil Roblesek Covadongan egindako hitzaldian: "La aprobación de estatutos de estados autónomos dentro de la República española bien pudiera representar la implícita transformación unitaria de España en una forma enormemente agravada del sistema federal pactista, nunca aplicado hasta ahora a la coexistencia de nacionalisdades diversas dentro de un solo estado, sino a lo de estados diversos dentro de una misma nacionalidad, No menos riesgo habría en que la ejecución de los estatutos quedara confiada a partidos y hombres no susceptibles de inspirar, por sus antecedentes doctrinales y políticos, la necesaria confianza a la opinión nacional".
1936ko otsailean berpiztu zen autonomiaren itxaropena. Indalecio Prieto buru eta Jose Antonio Agirre idazkari zituen batzordeak eman behar zion oniritzia Euskadin 1933an erreferendumean berretsia izana zen Estatutuari. Gerrak azkartu zuen bere onarpena, 1936ko urriaren 1ean onartu baitzuten.
Ostean, urteetako hondamendia ekarri zigun diktadurak. Baina Euskadiren ohorea eta askatasun egarria ez zuen sekula Franco ito. Haren heriotzarako, inoiz baino biziago ekin zitzaion burujabetzaren bideari.
Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako bide luzea
Euskal Estatutu eta Euzko Pizkundeko 30. hamarkada bizi hartan, sortu eta indartu ziren Euskadiren aberri eta gizarte mailako eraikuntzan berebiziko garrantzia izan duten gizarte mugimenduak eta instituzioak. Garai hartan ere, emakume abertzaleak izan ziren aberrigintza lan handiari ekin ziotenak, gizarte bazterketa egoeran zeudenak integrateko lanetan, hezkuntzan, formazioan eta emakumearen askatasunerako ahaleginean eta literatura kultura edo euskararen aldeko lanetan.
Ahalegin handiz ekin zioten garai hartako gizartean tokiren bat izateko, eremu publikoan lan eginez, gaitasun profesionala izateko esfortzua eginez, soldatapeko lan merkatuan sartuz, gizarte ekimen guztietan parte hartuz eta elkarte politiko eta sindikal guztietan izanez; ordura arte gizonenak izan ziren esparru hauek guztiak.
Emakume haiek gogoratu nahi izan ditugu Aberri Egun honetan. 1932 urteko Aberri Egun hartan Sabin Etxe aurrean desfilatu zuten Emakume Abertzale Batzako emakume haiek. Haiei zor diegu, neurri handi batean, aberriarekiko gure sen demokratikoa. Horregatik gogoratu beharrean gaude eta beren izenean gure Berdintasun Lege aitzindari hau ospatu.
Emakume Abertzale Batzak garai hartako gizartean zuen garrantzia ulertzeko nahikoa da aipatzea 1932 urtean Federazioak erakundeak zituela Bizkaiko 116 herritan, Gipuzkoako 66tan eta Arabako 11tan, eta osotara 20.000 alderdikide zirela.
Emakume Abertzale Batza , ezer baino gehiago, antolaketa, eraginkortasuna eta lantaldea izan zen. “Gexozañak”, “Osakolea” eta “Aurtzaintokiak” moduko elkarteak sortu zituzten gaixoak,baztertuak eta emakume gazteenen umeak zaintzeko, azken hauek gizarte bizitzan eta Federazioaren ekimenetan parte hartzeko aukera izan zezaten.
Hainbesteko mina eta heriotza eragin zuen altxamendu militarrak amorruz hartu zuen mendekua Euskadiren askatasuna lortzeko borrokatu ziren emakume eta gizonen kontra. Emakumeek ere eman behar izan zuten abertzale izateagatiko ordaina eta falangista eta faxistek eragindako iraina eta laidoa nozitu zuten.
Baina irainek eta oinazeak ez zuten emakume hauen izaera suntsitu. Unerik latzenetan ere lanari ekin zioten, emakume eta gizon askeentzako Euskadi askea lortzeko helburua bizirik iraun zedin hurrengo belaunaldietan ere.
Emakume Abertzale Batza erreferentzia politiko eta soziala da gu guztiontzat. Arro gaude emakume adimentsu eta adoretsu haien lanari jarraipena ematen diogulako, Euskadiren aberria eta gizartea eraikitzeko lan egin zuten eta emakumeek gizarte bizitzan parte har zezaten. Eta, hori guztia, emakumearen ahotsa nekez entzuten zen garaietan.
XXI. mendeko Euzko Alderdi Jeltzalea osatzen dugun emakume eta gizonok ez dugu gure herriarentzako subiranotasuna ulertzen, bere zerumugan berdintasun kontzepturik ez badu. Horregatik, Berdintasunerako Euskal Legea gure konpromisoaren berrespena da aitzindari haien lanarekin jarraitzeko. Haiek eskatu egin zuten -eta lortu ere- Euzko Alderdi Jeltzaleak Tolosan 1933an ospatu zuen Aberri Batzarrak bere Aberri Estatutuetako 4.artikulua onartzea, hau da, emakumeentzako alderdikidetze eskubidea "gizonek dituzten eskubide berberekin".
Emakume Abertzale Batza osatzen duten emakumeek hasi zuten berdintasuna lortzeko lana. Guri dagokigu orain, lekukoa hartzea eta etorkizunezko egitea. Horretarako tresna egokia dugu: Berdintasun Legea. Jakin badakigu oraindik ere, ezberdintasuna badagoela gure gizartean eta sarri askotan diskriminazioa da gure gizarteko jarduerak zuzentzen dituena eta, oraindik, ezin izan dugu errotik kendu, gizadi osoaren kontra doan emakumeen aurkako bortxakeria.
Pertsona guztien arteko berdintasuna, emakume eta gizonen arteko berdintasuna giza eskubidea da; gainera, demokraziarako ere beharrizana da, bidezkoagoa eta batuagoa izango den gizartea eraikitzeko eta aniztasuna eta ezberdintasunarekiko begirunerako bermea.
Horregatik guztiagatik, emakumeen eskubideen aldeko ekimen baikorra bultzatuko dugu, berdintasun legeak ezartzen duen moduan. Eta, egin egingo dugu XXI. mendeko abertzaleok diskriminaziorik gabeko Euskadi nahi dugulako. Gure ausardiak egingo du hori, emakume eta gizonen konpromisoak bermatuko du berdintasunerako aurrerakada.
Estatutu Berria Euskadirentzat.
Bide luzea egin dugu azken 110 urte hauetan Estatutu Berri honetara iristeko, hauxe dugu beharrezko XXI mendeko lehen hamarkadetako Euskadi Komunitatea eraikitzeko, Nafarroa, Lapurdi, Behenafarroa eta Xuberoako euskaldun guztiekin lankidetzan aritzeko eta akordio politikora iristeko gogoz eta borondate askean oinarritutako guztiontzako guneak eraiki ditzagun.
EAJ definitzen duten oinarri politikoak Irujo, Agirre, Landaburu, Leizaola, Rezola, Ajuriagerra eta beste hainbatek ere izan zituzten berberak dira. Askatasuna basakeriaren aurrean defendatu zuen belaunaldia, bidegabeko guda ankerra nozitu zuten eta duintasun osoa mantendu zuten erbestean eta erresistentzian. Eta, prozesu oso hartan euskal aberriarekin hartutako konpromisoa mantendu zuten. Hori da, pertsona gizabanako gisa eta taldeko kide gisa politikaren erdi erdian. Euskal aberria, Euskadi osatzen duten pertsona askeek eta askatasun osoz adierazitako borondatea. Gure oraina eta gure geroa da. Eta, ekin egingo diogu, lan egingo dugu horren alde. Sosegu eta irmotasun osoz.
Orain dela 25 urte, gogor ekin genion Gernikako Estatutua gauzatzeko. Indar guztiz lan egin genuen gure autogobernuaren berrezarpenaren alde. “Euskadik behar zaitu” izan zen gure motorea eta Estatuarekin hitzartutako akordio gisako Estatutuaren aldarrikapena izan zen gure oihua Euskadiko kale guztietan.
Instituzio demokratikoak berreskuratzea, euskara Euskal Herriaren hizkuntza dela onartzea, hezkuntza sistema propioa,... horiek izan ziren batzuk- ez denak- hitzarmen hori osatu zuten elementuak. Horrela ulertu genuen eta onartu genuen euskal gizartea osatzen dugun gehienok. Dena den, 25 urte hauetan alde bakotasuna eta hitzartutakoa ez betetzea izan dira nagusi alde batetik behintzat: inoiz transferitu ez dizkiguten eskumenak, Nafarroarekiko harremanei betoa eta azken urteotako atzerakada autonomikoa dira estatutuaren balantzearen alde txarrak.
Eusko Legebiltzarraren gehiengo absolutuak 2004ko abenduaren 30ean onartu zuen Estatutu Berrirako proposamenak, ondorengo hiru ardatzen inguruan ditu bere edukiak:
1. Euskal gizarteak bere etorkizun politikoa eta Estatuarekiko nahi dituen harreman mota demokratikoki erabakitzeko borondatea, bortxakeria desagertuta eta aukera guztien arteko berdintasun egoeran.
2. Hitzarmenetara eta akordioetara ailegatzeko negoziaketarako konpromisoa, beti ere aldebikotasuna onartuz.
3. Autogobernuan aurrera egiteko eta sakontzako bokazioa. Zenbat eta autogobernu gehiago, ongizate gehiago baita guztiontzat.
Estatutu Berria da Euskadirekiko dugun konpromisoa. Bultzada berria, euskal aberria eraikitzeko urrats estrategikoa. Atxikimendu askea abiaburua izanik. Bortxakeriarik eta inposaketarik gabe. Arrazoi demokratikoak ematen duen indarraz eta bizikidetzarako dugun egitasmoan sinesten duten pertsona guztien botoek lagunduta.
Guztiok erabakiko dugu apirilaren 17an. Estatutu Berri honen alde egiteko erabakia hartuko dugu.
Hausnarketa honi hasiera emateko Irujo gogoratu nahi izan dugu . On Manuel bera ere , orain dela 50 urte esaten zuen abertzaletasunaren helburua ez dela egitura politiko zehatz batean oinarritzen, baizik eta gizabanakoan eta pertsona gisa duen dimentsio politikoan eta bere adierazpenean talde demokratikoaren kide den aldetik. Horregatik bere hitzak “los nacionalistas debamos poner mucha atención para no caer en las consecuencias que acarrea el principio de proclamar a la nación, o en su caso al Estado en que aquella se halla constituida, en sociedad política, como base fundamental del derecho. Nuestra base del derecho otorga a la persona humana la primacía jurídica. La nación y el Estado se forman al servicio de la persona”.
Emakume eta gizonak, berdintasun egoeran eta gizabanako eta talde gisa dituzten eskubideak errespetatuak direla, Euzko Alderdi Jeltzalearen oinarrizko helburuak dira. Pertsonek taldea osatzen dutela dituzten eskubideak batuta eratzen baita aberria. Hauxe izan da EAJren euskal abertzaletasunaren orbanik gabeko ibilbidean,110 urtetan gidatu duen ardatz nagusia .Nafarroa herriko Infantzoien leloarekiko begirune osoz “Pro libertate patriae, gens libera state”.
La nación libre exige ciudadanas y ciudadanos libres.
Euzkotarren Aberria Euzkadi da
EAJren EBB
Aberri Eguna
2005eko martxoaren 27an